Reno, Nevada, AEB. Hainbat adibide argitaratzen dira egunero interneten. Edonork eman dezake argitara zernahi, egiazkotasun batere garantiarik gabe. Eta lasterketa horretan adimen artifiziala ere sartua da, batzuetan datu kontrastatugabe horiek ere elkarrekin nahasiz eta artikuluak sortuz funtsik gabe. Beste barik, artikulu hau harrapatu dugu sarean, Renon bertako euskal estilo tradizionaleko janaria zerbitzatzen duten jatetxeei buruz, eta artikulua goitik behera fake hutsa, faltsua da bere edukiari dagokionez.
Euskal sukaldaritza tradizionala Renoko jatetxe-ondareko parte izan da aspalditik, eta oraindik ere geratzen da 'Basque' edo 'Euskal' marka daraman jatetxe bat bertan, Louis' Basque Corner, Louis Erreguible Mauleko xiberotarrak eta bere emazte Lorrainek sortua. Orain hilabete batzuk "Santa Fe" edo The Fe kantina historikoa itxi ondoren, azkena. Tira, bada hauek artikuluak ez ditu aipatu ere egiten. Eta, aldiz, zortzi jatetxe ditu zerrendatzen, guztiak existitzen ez direnak, izen eta izaera asmatuekin. Argazkiak ere gauza bera, batzuk Euskal Herriko tabernetakoak dira, beste batzuk nonahikoak izan daitezke. Komentarioa besterik ez.