euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko euskal gizataldeak 2025eko Ondarearen Egunean hartu zuen parte Montevideon eta San Josen antolatutako ekintzekin

2025/10/08

Ondarearen Eguna San Joseko Kultur Etxean euskara taldearen eskutik
Ondarearen Eguna San Joseko Kultur Etxean euskara taldearen eskutik

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Ondarearen Eguneko edizio berezia izan da 2025 honetakoa, aurten Uruguaiko Independentziaren Bigarren Mendeurrenarena ospatzen ari baita. Eta horrek bultzatuta, aurten ere mota diferentetako proposamenak prestatu dituzte euskal gizataldeko lagunek ospakizunarekin bat egiteko. Dantzak, hitzaldiak, erakusketak… guztietan helburu bera nagusituta: Uruguaiko historian eta gaur egun euskal ondareak daukan garrantziari ikusgarritasuna ematea.

Montevideon, Euskal Erria Euskal Etxeak urriaren 4an ireki zizkion ateak komunitateari. Egunean zehar, abizenei buruzko informazioa, bisita gidatuak, pilota erakusketak eta euskal sukaldaritza eskaini zizkien euskal etxeak bisitariei. Haize Hegoak, berriz, Nazioko Artxibo Nagusiak antolatutako ‘Gure erroak aurkitzen’ izeneko erakusketan hartu zuen parte Juan Carlos Luzuriagak eskainitako ‘Euskal Immigrazioa’ izenburuko hitzaldiarekin. Horretaz gain, euskal dantzak erakutsi eta irakatsi zituzten Euskal Etxeko dantzariek Gran Bretaña Eskolan.


Euskal Erria Euskal Etxea bisitariak jasotzen Ondarearen Eguna behar bezala ospatzeko


Bisita gidatuak, bertan lantzen den euskal kulturaz, eta erakusketak Euskal Erria Euskal Etxean


Juan Carlos Luzuriagak hitzaldia eskaini zuen Nazioko Artxibo Nagusian "Euskal inmigrazioa"z


Haur eta gaztetxoei euskal dantzak erakutsi eta irakasten hiriburuko Gran Bretaña Eskolan

Montevideotik ehun bat kilometrora dagoen San Jose herrian bertako Kultur Etxeak antolatu zuen Ondarearen Eguneko programa. Bertan ematen ditu María Noel Abella irakasleak euskara klaseak eta bertan egin zuen euskara taldeak ekintza bat: dantzak eta euskarari buruzko informazioa eskaini zizkioten parte hartu nahi izan zuen publikoari.

‘Bigarren Mendeurrena nonahi’ lelopean ospatutako Ondarearen Egunaren 31. edizioa bukatuta, datorren urtekoaren leloa jakinarazi dute antolatzaileek: "Indigenen sustraiak: iragana, oraina eta etorkizuna". Zalantzarik gabe, eta urtero bezala, euskal gizataldeak ere jarriko dio bere harri koskorra jaiari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia