euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jendetsua eta arrakastatsua izan zen Bordeleko Euskal Etxeak Ondarearen Egunean eratutako Euskal Azoka

2013/09/18

Kuxkuxtu txaranga urruñarra Bordeleko Quai Richelieu delakoan inguruak musikarekin alaitzen (argazkia BordeleEE)
Kuxkuxtu txaranga urruñarra Bordeleko Quai Richelieu delakoan inguruak musikarekin alaitzen (argazkia BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Bordeleko Euskal Etxeak lagun asko bildu zituen hiriko Quai Richelieu delakoan egin zen azokara iragan asteburuan. Ondarearen Egunaren baitan antolatu zuen elkarteak ekitaldia, euskal kultura eta gastronomia bordelesei ezagutzera emateko asmoarekin. Urruñatik etorri zen Kuxkuxtu txarangak musika eta kantuekin alaitu zuen gunea, eta harrijasotzaileek herri kirol erakustaldia eskaini zuten. Euskal Etxeak sarean argitaratu ditu eguneko irudiak.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxeko zuzendaritza pozik agertu da iragan asteburuan antolatu zuen Euskal Azokak izan zuen harrerarekin. Jende asko bildu zen elkarteak Quai Richeliei gunean egin zituen ekitaldietara eta giroa oso ona izan zen. "Akituak ginen, baina harrera hain izan zen ona akidura berehala ahaztu zaigula", esan dio EuskalKultura.com-i elkarteko David Mugicak.

Jarduera ugari izan ziren asteburuan zehar. Euskal azokan, adibidez, bisitari asko ibili ziren mozkinak dastatzen: Idoki elkarteko ekoizleen kutixiak, Minhondo gozotegiko pastelak... Gainera, Urruñako Kuxkuxtu txarangak etengabe alaitu zuen gunea, kantu eta abestiekin. Herri kirolek ere lekua izan zuten eta ikusleek adi-adi jarraitu zituzten saioak.

Bordele Ondarearen Eguna Herri Kirolak  2013

[140 kiloko harriarekin saioa, Bordeleko Euskal Etxearen Euskal Azokan (argazkia BordeleEE)]

Bordele Ondarearen Eguna Kuxkuxtu 2013

[Umore onez aritu ziren bazterrak alaitzen Kuxkuxtu txarangako kideak (argazkia BordeleEE)]

Bordele Ondarearen Eguna 2013

[Larunbatean jaiak Euskal Etxean izan zuen segida gau partean (argazkia BordeleEE)]

Bestalde, Euskal Etxeak iragarri duenez, datorren urriaren 4an kontzertua eskainiko du bertan Bilboko Ingeniarien Koruak. Bordele Bilborekin senidetua da.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia