euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xan Errotabehereren ipuinak entzuten itxarongo diote Bordeleko Euskal Etxeko haurrek Olentzerori

2011/01/04

Iaz ere Olentzero urtarrilean heldu zen Bordeleko Euskal Etxera (argazkia BordeleEE)
Iaz ere Olentzero urtarrilean heldu zen Bordeleko Euskal Etxera (argazkia BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Iaz bezala, Olentzero pixka bat beranduago helduko da Bordeleko Euskal Etxera, urtarrilaren 9an zehazki. Elkarteak oporretatik bueltan bazkide ahalik eta gehien bil ditzake horrela egun honetako jai ederrera. Aurtengoan Adinekoen bazkariarekin batera egingo dute Olentzero eguna. Haurrek, Olentzero etorri bitartean, Xan Errotabehere ipuin kontalariaren ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute eta krakada bat egingo dute euskal etxean.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxea oporretan dago jada, baina elkarteko kideek urte berriko lehen ekintza izango dena prest dute jada: urtarrilaren 9an Olentzero etorriko da Eskualdunen Biltzarra elkartera eta opariak banatuko ditu haurren artean.

Euskal Etxeko David Mugica bazkideak azaldu digunez eguna 12:00etan hasiko da, urtero egiten duten Adinekoen bazkariarekin. 'Urte guziz bezalaxe, elkarteak bazkaria eskaintzen die adineko bazkideei' eta '15:00etatik goiti: Eguberriko ipuinak entzun ahal izango ditugu Eskual Herritik etorriko zaigun Xan Errotabehererekin. Gero krakada haurrentzat eta Olentzerok ekarriko dizkie opariak', azaltzen du.

Horrez gain, elkarteak urtarrilaren 30ean egingo du urteko lehen bilkura, Biltzar Nagusia zehazki, eta bertan urteko balioespena egin eta 2011eko proiektuak finkatuko dituzte.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia