euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lurra otxotea bihar Bordeleko Operan eta 'Musikaren Besta' astelehenean, Bordeleko Eskual Etxearen eskutik

2010/06/17

Asteleheneko Musika Bestaren afixa
Asteleheneko Musika Bestaren afixa

PUBLIZITATEA

Musikaren Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira han-hemenka munduan eta horiekin bat egingo du helduden astelehenean Bordeleko Eskual Etxeak 'Musikaren Besta' izenaz antolatu duen egitarauarekin. Hor arituko dira arratsaldeko sei t'erdietatik aurrera Kantuz taldea, Xitoak eta Biltzarra dantzariak eta Bestalariak korala, eguna dantzaldi batekin bururatzeko. Lehenago, eta zintzurra bustitzeko aurrekari gisa, emanaldi bat iragarri da bihar ostiralerako, Euskal Etxeari lotutako Lurra otxoteak kantu euskaldun emanaldi bat eskainiko baitu, Bordeleko Operak eraturik.

Bordele, Frantzia. Aurrera darrai Bordeleko Eskual Etxearen udaberri-uda garaiko ekitaldien egitarauak. Datozen egun zein hilabeteetarako musika kontzertu, marrazki  tailer zein hitzaldiak antolatu dituzte. Datorren astelehenerako, 'Musikaren Besta' iragarri da Eskual Etxean eta ondoko Euskaldunen Plazan. Zintzurra bustitzeko, bihar bertan, emanaldia eskainiko du, Bordeleko Operak antolaturik, Lurra otxote bordeles famatuak. Hona datozen egunetarako Bordeleko euskal ekimen eta kultur proposamenak:

-Lurra Otxotea kontzertua bihar, Ekainaren 18

Bordelen 2001ean sortu zen musika talde honek euskal musika tradizionala darabil Euskal Herriko mugetatik haratago euskal kultura zabaltzeko helburuarekin. Lurra Otxotearen polifoniek emozioa, edertasuna eta indarra igortzen dute eta euren abestiak euskal aireak hartzen dituzte ardatz. Sarrerak: 6 euroan, L´Opera de Bordeaux-en. Ikus hemen.

- Musikaren Besta, Ekainaren 21

Urtero bezala, Bordeleko Eskual Etxeak Musikaren Bestarako gonbidapena zabaldu nahi du. Horretarako egun hortako egitaraua kaleratu nahi izan dute, hurbildu nahi duenak zein motatako eskaintza aurkituko duen jakin deza. Arratseko 18:30etan emango zaio hasiera ekitaldiari Kantuz taldearekin; segidan Saint-Pierre laukotea arituko da. Dantza giroa Xitoak eta Biltzarra taldeetako kideek sortuko dute arratsalde osoan zehar. Bestalariak koruak izango da ostean, eta amaitzeko Bal Basque dantzaldia.

- Marrazki eta tindura ikastaldia Ekainaren 26

Hamaika urtez gorako guztiei irekia izango da Yannick Rualt-ek emango duen ikastaro hau. Yannick Rualt Washingtoneko Unibertsitate Zentraleko arte irakasle izandakoa da 2008an eta arte irakaslea da 2002.urtetik. Yannick-ek Euskal Herriko paisaiak, arkitektura, artistak… margotzeko proposamena egiten du teknika desberdinekin (akuarela, pastelak, crayonak…). Erabilgarri izango dira horretarako argazkiak, postalak, horma-irudiak…

Ikastaroen inguruko datu gehiago nahi izanez gero contact@yannickruault.com helbidea erabil dezakezue.

Bestalde, ekitaldi hauek ere antolatu dituzte hurrengo hilabeteetarako:

- Les Nuits Atypiques de Langon festibala, Uztailaren 26/30
- Hitzaldia: emazteek eta gizonek historia egiten dutelarik, Irailaren 1
- Piknik-a Eskual Etxean, Irailaren 19



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia