euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europako euskal etxeak Bartzelonan bilduko dira datorren irailean, Nazioarteko Mus Txapelketaren bezperan

2008/07/17

Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxean
Bilera bat Bartzelonako Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Iaz Parisen eginiko bileran adostu ziren helburuei jarraiki, Europako euskal etxeek bigarren bilkura bat egingo dute aurten. Bilkuraren egoitza Bartzelona izango da eta topaketan euskal elkarteen arteko harremanean sakondu eta ekimen amankomunak sustatzen saiatuko dira. Bilera irailaren 5etik 7ra izango da, Bartzelonan egingo den Munduko Mus Txapelketaran bezperan eta ez da giroa faltako, munduko euskal ordezkari asko bilduko baitira bertan. Maddi Oihenart kantariaren kontzertuarekin hasiko da bilkura.

Bartzelona, Katalunia. Europako euskal etxeek hitzordua dute irailaren 5etik 7ra Bartzelonan, bertan egingo baita europar euskal elkarteen bigarren bilkura. Bartzelonako Euskal Etxea de antolatzailea, iaz Parisen egin zen 'Euskaldunak Europan' bilkuraren pausuak jarraituz. Pariseko topaketan Paue, Montpellier, Bordele, Parise, Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia, Erroma, Zurich eta Londreseko elkarteek hartu zuten parte. 'Ideia Bilboko mundu biltzarrean sortu zen', azaltzen dio EuskalKultura.com-i Aitor Arrutik, Bartzelonako Euskal Etxeko lehendakariak. 'Orduan asmoa harremanetan sakondu eta ekimen amakomunak sustatzea zen'.

Kataluniako bilkura bi arlo nagusi landuko dituzte: 'alde batetik gure artean sortutako sinergiak baliatzea eta euskal etxeen sare honetan sakontzea', adierazten du Arrutik. 'Euskal etxe batek ekimen bat antolatzen duenean besteak ere horretan inplikatzea nahi dugu'. Horrela, adibidez, hil honetan Madril eta Bartzelonako euskal etxeek antolatuta Adunan egingo den barnetagian parte hartzeko gonbite orokorra egin zen eta Mallorca, Londres eta Erromako euskara ikasle batzuk parte hartzekotan izan ziren, nahiz eta azkenean arazo ekonomikoengatik ezin izan zen parte hartze hau gauzatu.

Bigarren lan ildoa Europako euskal etxeen sarea baliatuz kultur bira eta ekitaldiak sustatzearena da. 'Ekimen konplikatua da baina Europar Batasuneko laguntzak izatea espero dugu', aipatzen du Arrutik. Arlo honetan proiektu garatuenetakoa 2009rako 'BatekMila' erakusketaren bira da. 'BatekMila' Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak sorturiko erakusketa da eta bertan euskal eta munduko beste kulturak aztertzen dira. 'Bartzelonan erakusteko Mundolingua insitutuaren laguntza izatea espero dugu, testuak katalanera itzuli ahal izateko. Ondoren, Parisera joan daiteke erakusketa', aurreratzen du Arrutik.

Momentuz, eta bilkurak Munduko Mus Txapelketarekin bat egingo duela aprobetxatuz, antolatzaileak kultur egitaraua prestatzen ari dira, bilerako zein txapelketako partehartzaileek goza dezaten. Iraileko lehen egun horiek munduko euskal ordezkari asko bilduko dituzte Bartzelonan eta ziurrenik ideia eta proiektu berriak sortuko bertatik.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia