euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguain, 130 lagun bildu ditu Vasconia Florida EEak bere urteroko bazkarian, urrian euskal heraldika hitzaldia iragarriz

2025/08/14

130 lagun Floridako euskal bazkarian
130 lagun Floridako euskal bazkarian

PUBLIZITATEA

Florida, Uruguai. Uruguaiko Independentzia aldarrikatu zeneko Bigarren Mendeurrenarekin bat egin zuen Florida hiriko Euskal Etxeak, bazkari jendetsua antolatuz joan den abuztuaren 10ean. Elkarteak normalean azaroan antolatzen du urteroko bere euskal bazkari handia, baina aurten abuztura aurreratzea erabaki zuen, ospakizun aberkoietara batu eta euskal kutsua ematearren. Ondo asko bete zuen helburu hori, izan ere 130 lagun bildu baitzituen bertako Sociedad Rural-era, euskal bazkaria eta elkarretaratzean parte hartzera.

Uruguaiko Aberri Eguna ospatzeko bazkariak, beraz, euskal ukitu nabaria izan zuen menuan (euskal txorizoa, 'sukalki'a, gisatua, ardoa eta postrea) eta animazioan, batez ere, Euskal Etxeko lagunak mahaietatik altxatzen baitziren euskal jota dantzatzeko). Nobedadeak ere egon dira aurten, arte erakusketa bat prestatu baitzuten antolatzaileek eta bertan euskal komunitateko kide den Chelita Curuchet artista plastikoak bere margolanak aurkeztu zituen.


Chelita Curuchet euskal jatorriko artista floridatarrak bere margolanak erakutsi zituen bazkarian

Vasconia Floridakoen gonbidapenari baiezkoa eman eta herrialde osoko euskal etxeetako zenbait ordezkari ere bertaratu ziren, esan nahi baita FIVUko, Montevideoko Haize Hegoa eta Euskaroko, eta Carmeloko Ibai Ondoko Etxekoak, euskal etxe uruguaitarren arteko lotura eta sustenguen adierazgarri. Vasconia Floridatik, Horacio Tellecheak aurreratu dio EuskalKultura.eus-i, euskal elkartea hitzaldi bat ari dela prestatzen urrirako “Euskal heraldika eta leinuen arteko borroka” izenpean, Juan Carlos Luzuriagarekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia