Lincoln, Kalifornia, AEB. Urtero Kaliforniako Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxeak eta Las Vegas-ko Lagun Onak Euskal Etxeak ipini izan diote amaiera Estatu Batuetan, urteroko udako euskal piknik eta festen sasoiari, udazkenean sarturik bada ere. Datorren larunbatean, urriaren 10ean, Iparreko Ibarrako lagunek euren piknika egingo dute, Lincoln herriko 65 McBean Park Driven, berez goizeko 8etan dela lehenengo hitzordua, mus txapelketa, alegia, iluntzealdean, afaldu ondoren berbena edo erromeriarekin bukatzeko.
Egitaraua
- 08:00am: Mus Txapelketan izena ematea
- 09:00am: Mus Txapelketaren hasiera
- 12:00pm - 01:00pm: bazkaria - Tri-Tip Sandwitxak
- 01:15pm: Euskal dantza emanaldia
- 04:00pm: Txinga txapelketa
- 06:00pm: Barbakoa afaria bildotsa eta oilaskoa, eta zozketa
- 08:00pm Berbena
Estatu Batuetako euskal piknik jai edo bestak, Euskal Herriko herriko festen parekoak dira. Euskal Etxe bakoitzak berea dauka, urtero egun berean edo beretsuan egiten dena, eta bertakoen erreferentzia dena bertako lagunekin bildu eta denbora goxoa pasatzeko euskal giroan. Datorren astetik aurrera egutegiak festa gehiago ekarriko ditu, baina piknika ez direnak. Urrunago joan gabe, egun horretan bertan, afari eta festa egingo dute Elkon, eta Halloween festak datozenez, horiek prestatzen ari dira, besteak beste San Frantziskon, Boisen, Salt Lake Cityn... Beste "udako sasoi" bat bukatu dugu, beste urte bat, eta urtea ongi amaitzera gaude bideratuta.orain, tartean Euskararen Eguna bezalako data garrantzitsuekin. Aurrera Diaspora!