euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Muga' euskal poesia antologia liburu elebidun euskara-katalana aurkeztuko dute ostiralean Valentziako Euskal Etxean

2022/05/04

Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi poetak eta Manel Rodríguez-Castelló itzultzailea bertaratuko dira
Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi poetak eta Manel Rodríguez-Castelló itzultzailea bertaratuko dira

PUBLIZITATEA

Valentzia, Espainia. Valentziako Euskal Etxearen egoitzan egingo da ostiral honetan, maiatzaren 6an, 'Muga' liburuaren aurkezpena. Lana euskal poesia antologia elebidun bat da euskaraz eta katalanez, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategiren poema hautuak bilduz, Manel Rodríguez-Castelló itzultzaile eta 'Edicions del buc' argitaldari. Ekitaldia 19:00etan egingo da euskal etxe valentziarrak hiriburuko Peu de la Creu 8 helbidean daukan egoitzan.

Lau poeta euskaldunak eta itzultzailea bera partaide izango dira eta aurkezpen ekitaldiko parte Hugo Mas kantautoreak zenbait kantu kantatutko ditu euskaraz. Hitzordua bururatzeko 'pintxopote' bat iragarri dute antolatzaileek.

-Euskal etxe valentziarraren webgunea, https://euskaletxeavalencia.com
-Twitter, https://twitter.com/laurakbat1
-Facebook, https://www.facebook.com/euskaletxeavalencia



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia