euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadi bere selekzio bereiziarekin partaide aste honetan Argentinan Trinketeko 23 urtez azpiko Mundu Txapelketan

2025/09/18

Euskal Selekzioak Argentinako Venado Tuerton da 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa Trinketean partaide, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioan sartu zenetik bigarren txapelketa ofiziala
Euskal Selekzioak Argentinako Venado Tuerton da 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa Trinketean partaide, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioan sartu zenetik bigarren txapelketa ofiziala

PUBLIZITATEA

Venado Tuerto, Argentina. Bigarren hitzordua du Euskadiko Selekzioak lehian nazioartean bere selekzioarekin ikurrinaren pean joan den abenduan FIPV Euskal Pilota Nazioarteko Federazioak ofizialki kide gisa onartu zuenetik. Euskal Selekzioa partaide da aste honetan datorren larunbatera arte Argentinan Trinketeko 23 urtez azpiko Munduko Txapelketan, lurbirako pilotari gazte onenak biltzen dituen nazioarteko norgehiagokan. Agintari eta gonbidatu ugari bertaratu ziren joan den larunbatean, irailaren 13an, Udaleko Kultur Etxera, kirol-topaketa izateaz gain, kulturen topagune ere baden ekitalde honi ongietorria emateko ekitaldi hunkigarrira.

Jockey Club Venado Tuerto-ko eta Club Centro Empleados de Comercio-ko trinketeak gertaleku, jokatzen ari den txapelketak bederatzi herrialdetako 250 kirolari, teknikari, epaile eta kirol agintari elkartu ditu. Euskadiz gain, partaide dira Argentina, Bolivia, Txile, Espainia, Frantzia, Mexiko, Peru eta Uruguai. Pilota diziplinak, berriz, honakoak dira: emakumezko gomazko paleta, gizonezkoen gomazko pilota, xarea, pilota larruz, esku huska banaka eta esku huska binaka.

Euskal Selekzioa

Venado Tuertora etorri den euskal ordezkaritza guztira 21 pilotarik, 4 entrenatzailek eta zuzendaritzako 2 kidek osatzen dute. Jon Jara hernaniarrak, 23 urtez azpiko Munduko Txapelketa honetako estreineko partida jokatu zuen pilotaria, gertaera historiko baten protagonista izan zen, izan ere FIPVk antolatutako mundial batean Euskal Selekzioarekin jokatu duen lehenengo pilotaria izan baitzen. Bere partaidetzak mugarri bat ipini du Euskal Selekzioarentzat lehiaketa ofizial garrantzitsu honetan.

HonaEuskal Selekzioaren ordezkaritzako kideak Venado Tuerton:

 Emakumezkoen gomazko paletan
- Olatz Zulaika Agirre
- Naroa Zulaika Agirre
- Naroa Saez Arregi
- Enara Macicio Ollo

Gizonezkoen gomazko paletan
- Beñat Martinez de Lafuente Rodriguez
- Iñaki Lopez de Munain Oñederra
- Ian Davis Ezquerro
- Oihan Luzuriaga Rejado 

Xaren
- Oier Iturbe Molina 
- Matxalen Mendizabal Uriarte 
- Markel Mujika Irizar 
- Xuban Lopetegi Muriel

Paleta larruz
- Markel Sierra Torrealday 
- Unax Curros Olalde 
- Endika Garcia Larrañaga 
- Manex Prieto Saez

Eskuz
- Jon Jara Aldabe
- Unax Manterola Miranda
- Eneko Sorondo Paredero
- Ibai Arroitajauregi Bernedo 
- David Alonso Radut 

Hautatzaileak 
- Eneko Uribe Fernandez 
- Iñaki Mutuberria Villalonga 
- Mikel Uzkudun Olano 
- Peru Egurbide Epalza 

Federazioko arduradunak 
- Joxemari Mitxelena Cazabon 
- Aitor Erauzkin Bilbao



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia