Donostia-San Sebastian. Berria egunkariak joan den uztail-abuztuan Estatu Batuetako Boisen egin zen Jaialdi 2025 festari buruzko "Jaialdiaren sustraietan" dokumental laburra ipini du ikusgai. Nagore Arinen eskutik, lanak begirada ematen dio 22 minutu eta 17 segundotan, askok Euskal Herritik kanpo munduan barrena antolatzen den euskal hitzordu edo elkarretaratzerik jendetsuena jotzen duten honi, kronologikoki antolatua, uztailaren 29tik abuztuaren 3an bukatzeko.
Jaialdiak izan zituen gertaleku guztietan mugituz, irudi bidezko kronikak hainbat lekukotasun biltzen ditu, ia guztiak bertan jaio edo bizi diren euskaldunei bilduak, Euskal Herritik bertara partaide joan edobertako herritarrena. Horien artean daude Ana Mendiola antolatzailea, Jean-Jules Flesher Salt Lake Cityko herritarra, Amy Caldwell Boiseko herritarra, Ruben Gabilondo Trikilintxo taldeko kidea, Juan Felis Vertiz, Jose Alberdi eta Francisco Danboriena artzain ohiak...
Hona Nagore Arin egile duen Berriaren "Jaialdiaren sustraietan" dokumentala
...Julen Conde eta Udane Madariaga Boiseko Ikastolako irakasleak, David Jaio Beristain Boiseko herritarra, Ryan Stewart harrijasotzaile estatubatuarra, Jasone Aretxabaleta Markina-Xemeingo herritar familia amerikanoduna, Onintza Enbaita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak eta Dan Ansotegui boisetar euskal enpresari, musikari, ekimengile eta euskal komunitateko kultura erreferente saritu ezaguna.