Mexiko Hiria, Mexiko. Eskolen Arteko Esku Pilota Txapelketaren XII. edizioa uztailaren 18tik 20ra egingo da Basaurin (Bizkaia), bertako Bidebieta Pilota Taldea antolatzaile. Ekitaldia Espainiako Estatu mailakoa izango da eta Bartzelona, Valentzia, Madril, Zaragoza, Errioxa, Salamanca, Soria, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 300 bat pilotari bilduko ditu. Aurten, gainera, ‘Lauburu México’ Eskolako pilotariei ere helarazi diete gonbitea eta bertako ‘Pelota sin Frontera’ proiektuko 14 gazte mexikarrek ere hartuko dute parte.
“Ilusioa, ahalegina, konpromisoa eta dedikazioa, pilotari eskaintzen dizkiogun tasunetako batzuk dira. Mexikotik. Gure gazteen odol berri gogotsua"
Talde mexikarra uztailaren 16an abiatuko da Euskal Herrira. 18 lagunek osatuko dute ordezkaritza, tartean kategoria bakoitzeko bikote bana –pre-benjamin, benjamin, alevin, infantil, kadete, gazte eta senior izenpean– gehi kirol koordinatzaile bat, zuzendari tekniko bat eta bi entrenatzaile. “Helburu nagusia Txapelketan parte hartzea da eta gure pilotariak saltsa horretan egon eta maila profesionaleko partidak ikustea". "Eta han egonda, txango turistikoren bat ere egitea, je”, esan digute dute irria ezpainetan.
Txapelketan jokatuko duten bikoteak otsailean eta martxoan egin ziren sailkatzeko partidetako irabazleak dira. Sailkatze faseko partidak Mexiko Hiriko hainbat egoitzatan egin ziren, tartean Euskal Etxeko Euskal Jai frontoain. “Izan ere, Mexikoko Euskal Etxeak beti ireki izan dizkigu bere ateak eta laguntza handia ematen dio gure proiektuari eta oraingoan ere diru laguntza bat eman digute bidaiatu ahal izateko”, adierazi diote Lauburu Eskolatik EuskalKultura.eus-i.
Babesle bila
“Ilusioa, ahalegina, konpromisoa eta dedikazioa, pilotari eskaintzen dizkiogun tasunetako batzuk dira. Mexikotik. Gure gazteen odol berri gogotsua, baina alderdi ekonomikoa ere hor dago" "Lauburu-Mexiko Eskolan indarrak batzen ari gara; gu geu Eskola bezala, gazteen guraso eta familiak, lagunak, ikasleak berak… baina hala ere babesleak behar ditugu bidaia-gastuei aurre egin eta gure talde onena eramateko Euskal Herrira”, azaltzen dute. Ildo honetan, Mexiko bertako prentsak bat egin du eskaerarekin artikuluak argitaratu dira pilotari gazteenetako batzuen istorioa bilduz. Adibidez, Alain, futbola utzi eta euskal pilota txapelduna bilakatu zen haurra.
‘Lauburu Mexico’ko pilotariei laguntza emateko moduan bazaude, kontaktatu Eskolarekin sareen bidez: lauburu_mexico