euskal diaspora eta kultura

2026/03/02
Euskal kulturari buruzko erakusketa batekin inauguratuko du Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak 2026ko bere jardun instituzionala hirugarren urtez jarraian. Ekimen honekin, elkarteak Euskal Herria eta bere ohiturak hurbilarazi nahi dizkie bere bizilagun eta herritarrei. Aurtengo edizioak, gainera, Katxin Fagoaga omenduko du; elkartearen sortzailekide, bigarren lehendakari, eta funtsezko figura izan ...
2026/02/27
Erne uda honetan Ipar Amerikako euskal komunitateetan etxeko haur/gaztetxoak NABOren Udalekura eraman nahi dituzten gurasoak! Datorren igandean, martxoaren 1ean, NABOk aurtengoan Kaliforniako Chinon gauzatuko duen NABO Udalekun izena emateko epea zabalduko du, 18:00etan (PST, Kaliforniako ordua), online. Urterokoa gertatzen bada, lasterketa batean bezala, familiak seiak puntu-puntuan sartuko dira NABOren ...
2026/02/27
Azken bi egunak 2026ko Laburbiran izena emateko. Gogoratu, Taupa Euskaltzaleen Topagunea antolatzaile, Laburbira zinema programak urtero, aurreko urtean euskaraz ekoitzi diren film labur esanguratsu multxo bat hautatzen duela, zirkuito batean proiektatzeko. Zirkuito horren parte dira Euskal Herriko kultura etxe eta elkarteak eta gauza bera Diasporan, tokian tokiko euskal etxe eta elkarteekin. Batetik, ...
2026/02/26
2025eko maiatzean jaio zen Rhin ibaiaren ertzeko Koblenz herrian oraingoz Alemaniako gazteena den euskal etxea, herrialdeko laugarrena, egun ofizialak diren Berlingoari eta Munichekoari, Bremengoa gehitu behar baitzaie. Bremengoa eta Koblenz-koa, oso epe laburrean ofizialdu ditzakeelarik Eusko Jaurlaritzak. Euskal etxe koblenztarrak ‘Txengel Etxea’ hartu du izentzat ["Schängel ...
2026/02/26
Gogoz eta gustuz dabiltza Bremen-en, izen ofizialtzat "Bremengo Euskal Kultur Elkartea - Baskischer Kulturverein in Bremen e.V." duten euskal elkarteko lagunak euskara eta euskal kultura lantzen Alemania ipar-ekialdeko hiri honetan. Euren artean BEKE deitzen diote elkarte erregistratua duten euskal etxeari eta bidea egina dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean ere euskal etxe gisa ...
2026/02/25
Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeak datorren asteburuan emango die hasiera bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiei. Egitaraua abiatzeko, dagoeneko klasiko bihurtzen ari den Museko Eskualde Topaketa bat antolatu dute. Hirugarren urtez jarraian, Ramos Mejía kaleko egoitza berrituak Chacabuco, Cañuelas, Ayacucho, Tandil eta Mar del Platako ordezkariei emango die abegia. Guztira 36 bikote arituko ...
2026/02/25
Sagardotegi tankera hartu zuen larunbatean, otsailaren 21ean, Bartzelonako Euskal Etxeak eta aretoa mukurru alai eta trinko bizi izan zuen 2026ko Sagardo Egun arrakastatsua. Jaia eguerdiko bermutarekin hasi eta bazkari tradizionalarekin jarraitu zuen; arratsaldeak, berriz, bingo musikala, zuzeneko musika eta jaia ekarri zituen. Ekitaldiko irabaziak Korrika bartzelonarra ...
2026/02/24
Otsaileko jai-egutegiak arrasto ederra utzi du otsail honetan Buenos Aires probintzian, izan ere, zenbait euskal etxe gogotsu murgildu baitira Inauteri ospakizunetan. Horren adibide lau euskal etxeren partaidetza ekarri dugu lerrootara, Tandil, Magdalena, Laprida eta General Belgranon. Tandilgo Gure Etxeak, konparazio, adin guztietako kideek osatutako konpartsa aurkeztuta lehen aldiz. Hilaren 16an, ...
2026/02/23
Lehenengo erakundea izan da Buenos Airesko San Martingo Unibertsitate Nazionala (UNSAM) Etxepare Euskal Institutuaren sarean euskara irakurletza bat, Katedra bat —Amale Artetxe Katedra— eta ikerketa-programa propioa instituzio berean elkarretaratzen, erreferente nagusi bihurtuz Hego Konoko eta nazioarteko Euskal Ikasketetan. Pauso hori emanik, ekoizpen zientifikoan ...
2026/02/20
"Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako" dokumentalak iazko Donostiako 73. Zinemaldiko Zinemira saila ireki eta geroztik Euskal Herriko hamaika zinema aretotan eskaini izan dute. Orain, Bitanta banaketa etxeak Diasporan ere proiektatzeko aukera ematen du, euskal etxe edo erakundeen bitartez, Lurdes Iriondoren istorioarekin batera, euskara eta euskal kultura zabaltzeko asmoarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus