euskal diaspora eta kultura

2026/10/13
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak Latinoamerikako euskal etxe eta euskal erakundeei dei egin die beren bazkideen eta komunitateen artean unibertsitateak eskaintzen dituen prestakuntza programei buruzko informazio zehatza zabaltzeko. Horretarako, Graduondoko Ikasketen Nazioarteko Azokan (FIEP) parte hartzeko gonbidapena helarazten die. ...
2026/10/13
Bihar asteazkena ekingo diogu Villa Mariako 2026ko Euskal Aste Nazionalak utzi duenari buruzko kronika xehetua argitaratzeari. Gaurkoan, argazki eta bideo esanguratsu batzuk bildu ditugu, bertako bereziki festa eta musika eta dantza ekitaldietan bizi izandakoaren isla eskaini nahian. Mila inguru pertsonak hartu zuten parte, ostegunean sagardotegian hasi eta igandeko bazkari jendetsuan amaitu zen programa trinkoan. ...
2026/10/12
Aste berezia izan da zalantzarik gabe joan dena, batetik, Córdoba probintziako Villa María herri argentinarrak abegia eman diolako Euskal Argentinar Aster Nazionala 2026ri. Kontinente amerikarraren iparrean, berriz, Kaliforniako Rocklin-Lincoln, eta Nevadako Las Vegas AEBko aurtengo "uda" sasoiko euskal piknik festen amaiera markatu dute, euren bi jaialdiekin. Komunean hitzordu argentibar eta ...
2026/10/12
UNESCOk 1960an ezarritako data ofiziala abuztuaren 22a bada ere, 2.000 artista baino gehiago bildu ziren Santiagon Folklorearen Nazioarteko Eguneko kale ikuskizunean, joan den urriaren 3an, Txileko hiriburuan. Jaialdiaren 15. edizioan Txileko hainbat eskualdetako kultur taldeek ez ezik, Peruko, Brasilgo, Kolonbiako, Venezuelako, Errusiako eta Euskal Herriko gizataldeek ere hartu zuten parte. ...
2026/10/12
Ekimen bateratu berri bat garatuko du, erabakitzeko eskubidearen alde diharduen Gure Esku herri mugimenduak ‘Zazpi jauziz, herri bat’ izenpean, urriaren 25ean, Euskal Herriko zazpi hiriburuetan. Proposamena da ‘Zazpi Jauzi’ dantza zazpi euskal hiriburuetan aldi berean dantzatzea, hiri bakoitzeko toki esanguratsu batean, eta helburua, dantzaren bidez “nazio sena ...
2026/10/09
Urtero urriko bigarren asteburuaren inguruan egin ohi dira Estatu Batuetan euskal piknik sasoiko azkeneko bi euskal festak, Kaliforniako Rocklin-en eta Nevadako Las Vegasen, hurrenez hurren. Bihar eta etzi, alegia, urriaren 10 eta 11n, larunbatean bata, igandean bestea, xehetasun guztiak dagoeneko landuta eta bertaratzeko deiak ezker-eskuin zabalduta. Bi hiri, bi estatu eta komunitate desberdinetan kokatuak daude ...
2026/10/09
Astelehenean ikurrina mastara igotzeko zeremoniarekin Euskal Asteari hasiera ofiziala eman ondoren, atzo gauez La Ruralen egin zen 'txotx'a eta sagardotegi moduko afariarekin bidea markatu zitzaion eta hastapena izan zen ostiral, larunbat eta igandez Villa Maria bilakatuko den euskal bilgune eta taupadalekuarentzat, Diasporarentzat eta Diasporaren inguruan bilduko direnentzat topaleku eta 'taupaleku' ...
2026/10/09
Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaburu hartuko du parte aste honetan Villa Marían ospatzen ari den Euskal Aste Nazionalean (SNV). Bengoetxearen bisita, urriaren 8tik 18ra luzatuko da eta Argentinarekin batera Uruguai re ebisitatuko du bere azken zatian, euskal komunitateekiko loturak sendotzearren eta Euskadiren nazioarteko ...
2026/10/08
Euskadiren Txileko Ordezkaritzak antolatuta, 'Txileko Euskal Tarta Onena’ txapelketaren finala irailaren 29an egin zen Santiagon, ‘‘Espacio Food & Service 2026’ Elikadura Industriaren Nazioarteko Azokaren baitan egiten ari zen Gazten Topaketaren barruan. Euskal tartaren bost errezeta iritsi ziren finalera, aurretiko hautaketara aurkeztu ziren hamar proposamenen ...
2026/10/08
Ikusle kopuru historikoa lortuta —3,5 milioitik gora— bere amaierara iritsi ziren Santa Fe 2026 Hego Amerikako XIII. Jokoak, Rosario, Santa Fe eta Rafaela hirietan bi astez indar betean aritu ostean. Hego Amerikako Kirol Erakundearen (ODESUR) babespean, 15 herrialdetako 4.000 kirolari baino gehiago bildu zituen kontinenteko hitzorduak. Dominetatik harago, eskualdean sustrai kultural ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus