euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parisen datorren astean euskararen inguruan egongo diren ekitaldietan parte hartu nahi? Hona nola egin dezakezun

2025/11/14

Harrera ekitaldia datorren asteartean, azaroaren 18an, Imanol Pradales lehendakariarekin, Pariseko Euskal Etxean Aurreko artikulu batean azaldu dizugu zein programa berezia prestatu duten euskal instituzioek azaroaren 19 eta 20an Parisen, bertako Liburutegi Nazionalean zein Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan, Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatu eta gogoetari eta arlo akademikoko ekarpen bati ekiteko Pariseko eta Frantziako bihotz akademikoa diren aipatu unibertsitate eta ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaria partaide, ekitaldi bereziak eta Kongresua Parisen Etxepare Euskal Institutuaren 15 urteak ospatuz

2025/11/14

Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko programa paristarraren aurkezpena joan den astelehenean Donostian Ekitaldi bereziak egingo dira datorren astean Parisen Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena gogoz eta oihartzuntsu ospatzeko, ekitaldiotako ekintza sinbolikoena, Pradales lehendakaria, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Ibone Bengoetxearekin eta euskal erakundeetako eta kultura eta gizartearen ordezkaritza zabal bateko buru, hiriburu frantseseko Liburutegi Nazionalean ...

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat eta Nafarroako Etxea jo ta ke hiriaren 300. urteurreneko Gizataldeen Jai Handiko partaide

2025/11/13

Rosarioko Gizataldeen Jaia: Nafar Etxeko eta Zazpirak Bateko haurrak Bandera Parke Nazionalean; eta Zetak-en kontzertu bikaina Azaroaren 8tik 17ra ari da ospatzen Rosarioko Banderaren Parke Nazionalean, Argentina osoan bereziki famatua den hiri santafetar honetako Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionala, bere 41. edizioan, 40 kolektibitatetik gora partaide. Ohi bezala, osagai dauzka hainbat herrialdetako plater eta edari tipikoen eskaintza anitza, ikuskizun ederrak eta dantza tradizional erakustaldiak. Aurtengoa, gainera, hiriaren 300. ...

Gehiago irakurri...


Gure zinemaren azkena aste honetan Berlingo Euskal Zinema jaialdian, filmen zuzendariek berek aurkeztua

2025/11/12

Hiru film luze Berlingo Euskal Zinemaldian Euskarazko ikus-entzunezkoek "betidanik" izan dute leku kutuna Berlingo Euskal Etxean. Denborarekin presentzia hori indartzen joan da eta 2012an euskarazko zinema festibala hasi zen antolatzen Berlingo Gernika Euskal Etxea, Etxepare Institutua eta Eusko Jaurlaritza lankide. ‘Euskal Zinemaldia’ edo ‘Baskisches Filmfestival’ azaroaren bigarren hamabostaldian ...

Gehiago irakurri...


Clara Lang artista plastikoaren euskal mitologia eta baserri giroko lanen erakusketa zabalik Bordaleko Euskal Etxean

2025/11/12

Sara Lang euskal artistaren erakusketa abenduaren 7ra arte egongo da bisitagai Bordaleko Euskal Etxean Joan den ostiralean, azaroaren 7an, inauguratu du Clara Lang artista euskal alemaniarrak bere pintura lanen erakusketa Bordaleko Euskal Etxean. Margolanak estilo ezberdinetakoak dira, euskal gaiak ardatz dituztela, tartean Euskad’ink izenpean tinta txinatarrez egindako irudi multzo bat, olioz margotutako Irungo padura eta familiaren erretratuak, eta akuarelazko euskal mitologiari buruzko ...

Gehiago irakurri...


Hiriko Laurak Bat eta Euskaltzaleak, Euskal Herriaren ordezkari "Buenos Airesek Gizataldeak ospagai 2025" jaian

2025/11/11

Ezkerretik eskuinera, oroigarriak eta Zirimiriko zeramikak Euskaltzaleak-en postuan, Laurak Bateko dantzariak oholtzan; Arku Dantza eta Zuberoako Maskarada Euskaltzaleak-eko Elkarlaneanen eskutik; eta Laurak Bateko postuan Jesusa Ontziak ‘Hiri bakarra, kultura ugari’ lelopean, hiriburu argentinarrak "Buenos Aires Celebra a las Colectividades" (Buenos Airesek Gizataldeak Ospagai) jaialdiaren edizio berri bat ospatu zuen joan den igandean, azaroaren 9an, 12etatik 18etara. Ohi denez, Avenida de Mayo etorbidea komunitate askoren topagune bilakatu zen; izan ere, 40 gizatalde baino gehiago izan ziren partaide euren ...

Gehiago irakurri...


‘Euskal presentzia Mexiko eta Ertamerikan’ Batzarra eta gorazarre Eneko Belausteguigoitiari Mexiko Hirian

2025/11/10

‘Euskal presentzia Mexiko eta Ertamerikan’ Batzarraren 2025eko edizioa azaroaren 27an egingo da Mexiko Hirian Euskal Herria eta euskaldunei lotutako Mexikoko bi erakunde anto9latzaile (Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea) urteroko ‘Euskal presentzia Mexiko eta Ertamerikan’ Batzarra azaroaren 27an egingo da aurten, hiriburu mexikarreko Loiolako San Ignazio Eskolaren egoitzan (Vizcaínas gisa ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Euskal Aste Nazionala (V): festa amaierako alardea, sari-banaketa, azken bazkaria, eta 2026an Villa Marian!

2025/11/10

Argentinako eta Uruguaitik etorritako dantzariek beren dantza eta bizitasuna eman zioten 2025eko Euskal Aste Nazionalari Azkenean, iritsi zen azaroaren 2a, igandea, Hego Konoko euskal komunitatearen jai handiaren amaiera eguna. Goizeko 11ak aldera hasi ziren euskal etxeetako ordezkaritzak Tandilgo Independencia plaza nagusira iristen, alarde tradizionalean parte hartzeko. Bertan, ehunka dantzari elkartu ziren, ikuskizun folkloriko ikusgarria eskainiz. Udaberriko goiz eder batean, jendetza ugari zein gogotsu bildu zen Uruguai eta ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño Argentinan: ‘Pensamiento Lateral’ aurkeztuko du Mar del Platan eta bihar hitzaldi bat eskainiko du Denak Bat-en

2025/11/07

Itziar Ituño Mar del Platan egongo da asteburu honetan bertako Zinema Festibalean eta Euskal Etxean Asteburu honetan iritsiko da ospe handiko aktore basauritarra garai batean ‘Biarritz del Atlántico’ izenarekin ere ezaguna zen Mar del Plata hirira bertako Nazioarteko Zinemaldiaren 40. edizioan ‘Pensamiento Lateral’ filma aurkeztera. Mariano Hueter argentinarra zuzendari, ‘Pensamiento Lateral’ thrillerrean Ituño psikologo baten azalean jartzen da, gaizkile batzuek bahitu eta lantegi abandonatu batera ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Euskal Aste Nazionala (IV): bilerak, mintzodromoa, abesbatzak, danborrada eta 'Martin Zalakain' ikuskizuna

2025/11/06

Martin Zalakain dantza tradizionaleko ikuskizuna eskaini zuten Uruguai eta Argentinako dantza taldeek Tandilgo 2025eko Euskal Astean  Larunbateraino heldu gara, Euskal Aste Nazionalaren edizio orotan bezala, ekitaldiz gainezka egoten den egunera. Ohi denez, goizean, Euskal Liburutegietako Arduradunen bileraren txanda izan zen Euskal Etxean. Aldi berean, FEVAren batzarra egin zuten Libertador Hotelean euskal etxeetako agintariek. Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza instituzionala ere bertara bildu zen eta bilerako azkeneko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia