euskal diaspora eta kultura

2025/11/03
Helburu betea, esan daiteke, eta ondo betea ere, 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionalari dagokionez. 33 urte ziren ez zela Argentinako urteroko festa nagusi hau Tandilen antolatzen, eta bertako Gure Txokoa Euskal Etxeak hori behar zela aldatu eta apustuari heldu zion, zenbait berritasun ere sartuz programan, eta bere bazkide eta adiskideak, eta Tandilgo herria eta Udala lagun, elkarretaratze ederra eraikitzeko ...
2025/11/03
Arrakasta handiko hiru edizioren ostean, Estatu Batuetako euskal diasporako gazteen eta Euskal Herriaren arteko lokarriak eta elkar-ezagutza sustatzen dituen Ateak Ireki programa erabat finkatuta dagoela esan daiteke, eta ekimen hau Ipar Amerikako euskal diasporaren programen egutegian leku garrantzitsua betetzen duela dagoeneko. Gauzak garaiz egiten dituzte, eta baieztatu berriak dituzte datorren ...
2025/10/31
Joan den igandean Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxean bertan egin zen 'Plazaratze' ekitaldiaren ondotik, atzo osteguna ekin zioten hiriko Euskaldunen Pasealekuan 2025eko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ekitaldi ofizialari, Euskal Etxeko eta Udaleko ordezkariak eta herritarrak partaide. Saioan, Gernikako Arbola ereserkiaren musika lagun, bi herrialdeotako banderak igo ziren mastetara, eta ongi etorri hitzekin ...
2025/10/31
'40 Sinfonikoa’ izenburu daraman lana datorren igandean, azaroaren 2an, plazaratuko da, eta izenak berak dioenez, Joseba Gotzonen kantagintzan eta musika munduan daramatzan 40 urteetako ibilbidea ospatu nahi du album berri batez, bere kantu ezagunenetako batzuekin batera beste berri batzuk bilduz. Musikari portugaletetarrak. Boliviako Chuquiago Marka Orkestra Sinfonikoarekin grabatu du, euskal ...
2025/10/30
Ikasgelatik kanpoko ekintzak garrantzitsuak dira oso euskara praktikatu eta hizkuntzari ikusgarritasuna emateko, eta hori oso argi dauka Maria Noel Abella irakasle uruguaitarrak. Asmo hori gogoan, ezohiko paseo bat antolatu zuen, FIVU eta San Joseko Euskaldunak Euskal Etxea lagun: bisita gidatu elebidun bat, gaztelaniaz eta euskaraz, ikasleek beraiek hautatutako hiriko euren leku gustukoenetan ...
2025/10/30
Viedma hiriko Aberri Etxeak gogor jarraitzen du Picassoren 'Guernica' obra ezagunaren moldaketaren inguruko pedagogia-lana sustatzen. Bertako obra hau oroimenaren eta giza eskubideen aldeko lan ikusgarria da. Duela bi urte baino gehiago kokatu zuten Ferreira Parkeko "Giza Eskubideen eta Memoriaren Gunean". 2023ko abuztuan inauguratu zuten gunea eta Viedmako euskal etxe patagoniarra da, ...
2025/10/29
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Euskal Ikasketa Sailak antolatu eta Etxepare Euskal Institutua laguntzaile duen 2025eko Hizkuntzen eta Itzulpenaren Eguneko ekitaldia urriaren 21ean burutu zen, hizkuntza arabiarra gonbidatu berezi legez. “Unibertsitate Konplutentsean euskaraz errezitatu eta abestu: entzun, Madril ere euskaldun!” izenburuko ikuskizuna Filologia Fakultateko Gradu Aretoan egan ...
2025/10/29
Euskal exilio eta erbesteratzeak ikergai dituen Hamaika Bide Elkarteak bere XIX. Nazioarteko Batzarra abiatuko du gaur Donostian, Gasteizen ere segitzeko, ostirakera arte —urriaren 29, 30 eta 31n eginik, beraz— lankidetzan Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, eta Gerra Zibileko Euskal Erbesteari buruzko Nazioarteko Kongresuei buruz daraman lan ildoari segituz. ...
2025/10/28
Pasa den asteburuan, luxuzko bisita batek sendotu egin zituen Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeak Euskal Herriarekin dauzkan loturak. Bisitariak, Oier Araolaza eta Ainhoa Larrañaga dantza irakasle eta Donostiako Argia Dantza Taldeari lotutako dantza adituak izan ziren. Urriaren 26an, igandea, euskal dantzaren historia errepasatu zuen hitzaldi dantzatua eskaini zuten. Hitzordua publiko orori ...
2025/10/28
Joan den asteko astelehenean, urriaren 20an, arratsalde berezia bizi izan zuten Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxean. Gertuko 'Constancio C. Vigil' 904 Haur Eskolako 5 urteko 25 haur, neska-mutilez osatutako talde gogotsu bat izan zen bisitan. Euren hiru irakasle eta zenbait ama lagun heldu ziren txikiak eta elkartekoek hartu zituzten egoitzan. Bertan, Luis Goicoechea, Silvana Barroso eta ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus