euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gizataldeen arteko elkarrizketa La Platako Euzko Etxean: debatea 8/1994 Legea ordezkatuko duen lege berriaren harian

2026/03/31

Ezk.esk: Juan M. de Luca (Italiarren Batzordea), Maria Laura Apecechea (Euzko Etxea), Carlos de Oliveira (Portugalgo Etxea), Ma. Eugenia Cruset (irlandarren ordezkaria), Diego Pérez (Galiziako Etxea) eta hiriko Gizataldeen idazkariorde Luis Sannen Lege berriaren tramitazioa urte amaieran edo 2027 hasieran espero da hastea Eusko Legebiltzarrean, Eusko Jaurlaritzaren eta diasporaren arteko harremanak orain arte arautu dituen 8/1994 Legea, Maiatzaren 24koa, ordezkatzeko bidean, eta proizesu honek interes handia piztu du euskal etxeetan. Testuinguru horretan, eta kanpoko herritarrekiko lotura-ereduak aztertzeko asmoz, Gizatalde Topaketa egin zuten joan den ...

Gehiago irakurri...


Haize Hegoak 38 urte ospatu, bat egin du Emakumeen Eguna eta Korrikarekin, eta Aberri Eguna ospatuko du igandean

2026/03/30

Montevideoko Haize Hegoako lagunak euren 38. urteurrena ospatzen martxoaren 20an. Igandean bat egingo dute Aberri Egunarekin Elkartea berez martxoaren 1ean sortu bazen ere, Montevideoko Haize Hegoa Zentroak 20an ospatu du aurten bere urtebetetzea, 38.a, bozkarioz antolatutako festa batekin. Berrogeita hamar bat gonbidatu bildu ziren afarira, tartean euskara ikasle eta irakasleak, dantzariak, bestelako bazkide eta lagunak eta Montevideoko Euskaro eta Floridako Vasconia euskal etxeetako ordezkariak. Giro ederrean afaldu zuten eta ...

Gehiago irakurri...


San Martin Unibertsitate Nazionalak (UNSAM) Euskara eta Euskal Kultura eskolak hasiko ditu apirilean Buenos Airesen

2026/03/30

Bistadizoa eman nahi UNSAMen euskal eskaintza berriari? Agian balia dezakezu..., Goi ikasketa erakundeak ohar batean plazaratu duenez, (Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko instituzio autonomoa den) Etxepare Euskal Institutuarekin sinatu duen hitzarmaren esparruan, San Martingo Unibertsitate Nazionalak(UNSAM) Euskara eta EuskaL Kultura Irakurletza bat sortu du aurten eta horri esker Unibertsitateak eskaintzen dituen gradu-programetan Euskara, Unibertsitatean irakasten diren karreretan hizkuntza ...

Gehiago irakurri...


Municheko Euskal Irakurle Klubak Irati Elorrietaren bisita jaso du eta bertakoek bat egin zuten Korrika 24rekin

2026/03/27

Max-Joseph-Platzen elkartu ziren Municheko euskaldunak 24. Korrikarekin bat egiteko Municheko Euskal Irakurle Klubak arrakastaz egin zuen joan den asteazkenean aurtengo bere lehenengo saioa, hamar irakurle bildu baitziren liburuak euskaraz irakurtzen eta komentatzen Alemanian, Euskal Herritik mila eta seirehun kilometrora errepidez, ez da marka  batera makala. Saioa berezia izan zen, gainera, aztertu eta solasgai hartu zuten obra Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' ...

Gehiago irakurri...


Makina bat deialdi Diaspora osoan bat eginez Korrika 24rekin gogo eta engaiamendu bera partekatuz: 'Euskara gara'

2026/03/26

Poz-pozik ekin zioten Caracaseko Euzko Etxekoek euren lehenengo Korrika antolatzeari, belaunaldi guztietako partaideak lagun Erritmo bizian jarraitzen du Euskal Herrian martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) abian jarri zen Korrikaren 24. edizioak. Helmuga Bilbo da eta bertara iritsiko da lekukoa datorren igandean, martxoaren 29an, eguerdia pasata. Baina egun hauetan Europako Euskal Herrian bizitzen ari dena ez da Korrika bakarra. Izan ere, mundu osoan sakabanatuta dauden euskaldunek, Diasporako Euskal Herriak, bat egin du, ohi duen ...

Gehiago irakurri...


Tokioko Euskal Etxeko Gari Ortigosa, Toru Terada eta Paulo Berriozabalek jaso dute 2026ko Basque Ambassadors saria

2026/03/25

Gari Ortigosak, Toru Teradak eta Paulo Berriozabalek jaso dute Tokion 2026ko Basque Ambassadors saria (arg Basqueambassadors) Basque Culinary Center-ek antolatua, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila lankide, ‘Basque Ambassadors’ sariek euren lanaren bidez euskal kulturaren muina eta aberastasuna munduko bazterretara eramaten dituzten chef edo profesionalak nabarmentzen dituzte. Aurreko edizioetan Europako (Londres 2023) eta Amerikako (Mexiko 2024 eta Kolonbia 2025) enpresa eta enpresariak saritu ...

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea EEari eta elkarteko ohorezko kide Lucy Sepulvedari nazioarteko sari bana eman die UNOTAk

2026/03/24

Txileko Euskal Gizataldeko eta Estadio Españoleko agintariak Laura Oroz Espainiako enbaxadorearekin UNOTA sariaren zeremonian Egoitza Parisen daukan ‘The United Nations of Arts & Sciences’ UNOTA erakundeak errekonozimendu berezia eman zion martxoaren 18an Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeari. Sariarekin, euskal elkarteak kulturaren alde egindako lana omendu nahi izan du UNOTAk, eta hitz hauekin adierazi zuen nazioarteko erakundeko enbaxadore den Evelin Trujillok: “Txileko Euskal Gizataldearen ...

Gehiago irakurri...


Segi online saioa gaur arratsaldez: Euskal Diasporako kideak lekukotasun emaile euren errealitateez EHUko kurtso batean

2026/03/24

Gonbidapena luzatu dute gaur arratsaldean Diasporako euskaldunei entzutearren online euren izaera eta esperientziaz Gaur, asteartea, martxoak 24, 16:00etan (Euskadiko ordutegia), online topaketa bat izango dute "Indianoetatik migratzaileetara: Ikuspegi bat Euskal Diasporaz" ikastaroan matrikulatutako ikasleek, ikastaroaren programa akademikoaren barruan, Diasporako kide diren euskaldunekin. Izan ere, "Lehen eskutik ikasiko dute zer esan nahi duen euskal identitateak diasporan eta zer erronkari aurre egin ...

Gehiago irakurri...


Egoera instituzional berria duela, Antioquiako 'Casa Vasco Navarra'k erakusketak eta ikerlanak ditu buruan 2026rako

2026/03/23

Antioquiako Euskal-Nafar Etxeak María Victoria Aramendia Azanza margolari eta arte-kritikariari buruzko erakusketa antolatu zuen Aurten urte hasieran onartu zuten ofizialki Nafarroako Gobernuko Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak eta Gobernuak berak Kolonbiako  "Casa Vasco Navarra de Antioquia". Elkartea berez, ondorengo ziren 75 lagunek sortu zuten 2023ko urrian", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Oscar Hernan Urrea Aristizabal kide fundatzaile eta egungo presidenteak. "Beste berrogeita hamar bat kidek ere ...

Gehiago irakurri...


Diasporako hamaika tokitako hogeita hamar euskal etxe baino gehiagoren deia Lizarrako Aberri Egun bateratuaren alde

2026/03/23

2026ko Aberri Eguna apirilaren 5eko igandean bada ere, Euskal Herria Batera erakundeak egindako deialdi bateratua, Nafarroan, Lizarran ospatzeko, datorren larunbatari dagokio, martxoaren 28ari, deialdian protagonismo eta partaidetza berezia daukalarik Diasporak. Egun Nafarroan bizi den Carlos Etchepare (cetchepare@gmail.com) euskal-argentinarrak azpimarratzen du antolatzaileen izenean, EH Bateraren dialdiarekin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia