euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Salgai dago Elko erdigunean, euskal ostatua izan zen Nevada Hotela, 1927an euskal artzainei abegia emateko sortua

2025/07/11

Nevada Dinner House 1993an, bere 'Basque' marka eta zahatotik edaten ari denaren figura gainean. Laukian, barnealdean, Ana Mari Ozamiz Arbillaga eta Leonie Elizagoyen Morandi (arg. Joseba Etxarri) Salgai dago Nevadako Elko hiriaren erdigunean Nevada Hotela izan zena, 1927an euskal artzainei abegia emateko Anastasio eta Jeanne (Ernaut) Viscarret euskaldunek eraikitako negozioa izan zena. Anastasio Viscarret (1890-1955) nafarra zen, esaindarra, eta emaztea, Jeanne Ernaut (1898-1977), urepeldarra. Hogei urte geroago negozioa Aguirre familiari saldu zioten, eta hauek lekua herriko euskal ostaturik zaharrenaren ...

Gehiago irakurri...


Ikasleek euskara bikoteka mugikorrez praktikatzea: hona Uruguaitik FIVUk proposatu berri duen ekimena

2025/07/11

'Biklote-Praktika' euskara erabiltzeko dinamika proposatu du Uruguaiko FIVUk bere ikasleen artean, emaitza arrakastatsuz Ekainaren lehen hamabostaldian jarri zuen martxan FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak ‘Bikote-Praktika’ ariketa linguistikoa. Euskararen erabilera sustatzeko helburua du, era ludikoan, euskal etxe ezberdinetako ikasleak partaide, eta inguru hurbil, seguru eta zaindu batean garatuta. Lehenengo aldi honetan ekimena hamar egunez luzatu da eta ikasleek, bikoteka antolatuta, telefono mezuak idatzi ...

Gehiago irakurri...


Gazte Prestakuntza Tailerrak ongi bete ditu helburuak Mar del Platan, 41 gazte partaide eta Ziortza Olanoren bisitarekin

2025/07/10

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Gazteentzako Prestakuntza Tailer arrakastatsu bati eman zion abegia joan den asteburuan Argentinako hamalau euskal etxetako ordezkariak, FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak elkartu dira joan den asteburuan Mar del Plata hirian. Denak Bat Euskal Etxean eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Guillermo Canut Garramiola koordinatzaile, FEVAko Gazteentzako Formakuntza Tailerra larunbat-igandez egin da, uztailaren 5 eta 6an, gazteak ...

Gehiago irakurri...


Madril: 'Liburu Azoka' berezia Euskal Etxean, izen ematea euskara eskoletan, eta gonbitea Argazki Lehiaketa tarteko

2025/07/10

Ipar Hemisferioko beste hainbat euskal etxe bezala, Madrilgo Euskal Etxea uda aldian sartu da eta uztaileko berriak eman ditu Proposamen berezi bat egin die Madrilgo Euskal Etxeak, euskarazko eta euskal gaiei buruzko euren liburutegia handitu nahi dutenentzat. Uztailean zehar, ‘Liburu azoka’ berezi bat egingo du, eta eskuragarri ipiniko ditu, euro baten truke, bere liburutegiko hainbat liburu. Liburuzaleentzat aukera bikaina dela adierazi dute, eta bide batez beharrezko pauso bat elkartearentzat, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Aitor Oriveren 'Sugarra' jatetxe berriak, Singapurreko goi mailako gastronomian jarri du berriz ere euskal sukaldaritza

2025/07/09

Euskal Herriarekin eta euskal sukaldaritzarekin kontaktuan hazi zen Aitor Orive dago Singapurreko 'Sugarra' jatetxearen atzean ‘Sugarra’ du izena euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive chefak urte hasieran Singapurren ireki zuen jatetxe berriak. Sugarra Resorts World Sentosa delako turismo-guneko eskaintza gastronomikoko parte da, eta bere ibilbidean Michelin izar bat lortu zuen sukaldariak bere menuan Espainiako herrialde askotako eragina sumatuko dela esan  ostean, agerian uzten du, jatetxearen izenarekin ...

Gehiago irakurri...


Gonbite bikoitza Enrique Azurzarentzat Caracasen, bertako Koru Nazionala trebatzen eta topaketa Euskal Etxean

2025/07/09

Euskal Herritik iritsita, Enrique Azurzak "Ahotsak..." koru musika ikuskizuna prestatu eta eskaini zuen zuen Caracasen bertako abesbatzekin Antolatzaileek gonbidatuta, Enrique Azurza (Tolosa, 1967) musikari eta koru zuzendari ospetsua egon da Caracasen, Venezuelako Ume eta Gazte Koru eta Orkestren Sistema Nazionalaren 50. urteurreneko ekitaldietan parte hartzeko. Musikari tolosarra bertakoak trebatzen ibili eta "Ahotsak: música coral contemporánea" (Ahotsak, koru musika garaikidea) ikuskizuna ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako BEO euskal elkarteak uztailaren 31era arte luzatu du 2025-2026 ikasturterako bekak eskatzeko epea

2025/07/08

Estatu Batuetako BEO elkarte euskaltzaleak gazteei buruzko dinamika bat darama, eta beka lagungarriak eskaintzen dizkie San Frantziskon egoitza duen BEO (Basque Educational Organization) elkarte euskaltzaleak uztailaren 31era arte luzatu du 2025-2026 ikasturterako bekak eskatzeko epea. Bekak Estatu Batuetako unibertsitate edo kolegio batean datorren ikasturtean izena emandako ikasleek har dezakete parte. Hautagaiek, lan bat aurkeztu beharko dute, literatura, ikusentzunezko edo eszenikoa, originala, "Musikaren inpaktua ...

Gehiago irakurri...


General Belgranoko Gure Etxea lanean, Udala lankide duela "Belgranok Euskal Herria Ospagai" jaialdia antolatzearren

2025/07/08

Ezk.esk., Gral. Belgranoko Udaleko Kultura Idazkari Rodrigo Berte Gure Etxeko batzordekide Emanuel Borthiri eta Juan Martin Iribarne lehendakariarekin batera udal egoitzan egindako bilkuran 2017an berraktibatu zenetik, General Belgranoko Gure Etxea euskal elkarteak jaialdi, festa eta kultur ekimen ugaritan parte hartu izan du, eta aberri-jai nazionaletan, ikurrina hiriko ekitaldi protokolarioetan partaide izan da, deitu duten guztietan. Oraingoan, Euskal Etxea izan da udal agintariekin harremanetan jarri dena proposamen bat luzatzeko. Joan den ekainaren 23an, Gure Etxeko ordezkaritza bat Udaleko ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan Programa: irakaslegaiak uztailaren 19an hasiko laugarren barnetegia, Necocheako Euzko Etxean

2025/07/08

Pasa den udan Villa Marian (Córdoba) bildu ziren Euskara Munduan Programako Argentina eta Txileko irakaslegaiak euren ikasprozesuaren hirugarren barnetegian. Urtarrilaren 20an, Euzko Etxeko lagunekin, San Sebastian eguna ospatu zuten Hilabete luzez bakarka eta gogor ikasi eta bilera birtual gutxi batzuk izan ostean, Euskara Munduan Programako 16 irakaslegaik egun gutxi barru hasiko dute astebeteko aurrez aurreko aurtengo neguko euren ikastaro trinko eta elkarbizitza euskaraz. Hitzordua Necocheako Euzko Etxean izango da, larunbatetik larunbatera, uztailaren 19tik 26ra. FEVAko Gabriela Mendiak eta Etxepare Euskal ...

Gehiago irakurri...


Kantuzalea zara? Abuztuaren 9an Nevadan egongo zara? Garaiz zaude izena emateko NABO Euskal Kantari Egunean

2025/07/07

Mendiko Euskaldun Cluba-ko antolatzaileek izena aldez aurretik emateko eskatzen dute, Kantari Egunaren antolaketa lanak errazteko Urtero Estatu Batuetako euskaldunei eta bisitan daudenei egiten zaien gonbitea da Euskal Kantari Egunean parte hartzea. Azken urteotan normalean Gardnervilleko eta Rocklineko euskal etxeek tartekatuz antolatu izan dute eta aurten Gardnerville-ri, bertako Mendiko Euskaldun Clubari dagokio antolaketa. Abuztuaren 9an izango da, ohi bezala Mindeneko ekitaldi aretoan, hiriko euskal piknik festarekin bat. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia