Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburu Ibone Bengoetxeak Parisera bidaiatuko du aste honetan, kultura nazioarteko proiekziorako eta aliantza berriak sortzeko tresna gisa ardatz izango duen agenda batekin. Asteazken eta ostegunean, irailaren 23an eta 24a, Begoetxea Malandain Ballet Biarritz konpainia osoarekin iritsiko da lehen aldiz Théâtre des Champs-Élyséesera, Ça colle au basque programazioaren barruan. Parisen, Jaurlaritzaren eta Ballet Biarritzen artean 2027tik aurrera garatuko duten lankidetza-etapa berria, dantzaren esparrutik haratagp joango dena aurkeztuko dute, adierazi du Eusko Jaurlaritzak ohar batean.
Bi aste pasexe barru Villa Marian Argentinako Euskal Aste Nazionalean izango den Bengoetxeak Euskadi eta frankofoniaren arteko lankidetza-epe berri bat aurkeztuko du Parisen
Agendaren lehen mugarrietako bat asteazkenean izango da, Malandain Ballet Biarritzek Théâtre des Champs-Élyséesen egingo duen emanaldia. Konpainiak lehen aldiz jardungo du bere talde artistiko osoarekin Parisko musika- eta dantza-eszenatoki erreferenteetako batean. Konpainiaren presentzia Ça colle au basque egitasmoaren barruan kokatzen da, euskal kulturaren eta euskararen presentzia eremu frankofonoan indartzea helburu duen Etxepare Euskal Institutuaren ekimen horretan.
Ostegunean, berriz, Eusko Jaurlaritzaren eta Zentro Koreografiko Nazionala – Ballet Biarritzen arteko aliantza berria aurkeztuko da. Aliantza horrek lankidetza-etapa berri bat irekiko du 2027tik aurrera, dantzaren esparrutik haratago joango den aliaantza, sorkuntzaren, talentuaren, prestakuntzaren eta kulturaren inguruan aukera berriak sortzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Bidaia berean, lehendakariordearen agendak, aukera emango dio Frantziako kultura-erakundeekin harremanak estutzeko eta aliantza berriak eraikitzen aurrera egiteko, Euskadi Globala estrategiaren barruan, jakinarazi dute euskal gobernutik.
Ibone Bengoetxearen ostera paristarra, lehendakariordea Argentinako Diasporara abiatu baino bi aste eta egun batzuk lehenago gertatuko da, urriko bigarren astean partade izango baita Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bateko buru 2026ko Euskal Aste Nazionaleko ekitaldietan, lagun izango dituela Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusia, eta Ziortza Olano Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Euskadiren Argentinako ordezkari Sara Pagolarekin batera.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


