New York, AEB. Mende bat baino gehiago duen New Yorkeko Euzko Etxea berriro ere bihurtuko da zinemazaleei zuzendutako ekitaldi baten egoitza, oraingo honetan Bilboko ‘Caóstica’ Film Laburren eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiarekin batera. Jaialdiaren edizio mexikarra bukatuta, New Yorkeko Euzko Etxean aurkeztuko dute materiala Jaialdiko arduradunek, bi helbururekin: batetik, bertako euskal komunitateari sariak jasotako fikziozko eta animaziozko film laburren bilduma berezia aurkeztea, guztiak euskal zuzendarienak edo festibaleko ‘palmares’ historikokoak.
Eta bestetik, bisitaren baitan gonbitea luzatzea New Yorkeko Euzko Etxeko lagunei, "Mondragon Unibertsitatea-Mexiko Euskal Lan Onenarentzako 'Euskal Etxeak' Saria"ren hurrengo edizioetako epaimahaiko parte izan daitezen. Gogora dezagun aurtengo edizioan Mexikoko Hiriko Euskal Etxeko, Santiagoko Euzko Etxea eta Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeetako, Buenos Airesko Euskaltzaleak EEko eta Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak izan zirela epaimahaikideak.
New Yorkeko Euzko Etxean egingo den emanaldia zabaltzeko Caósticak egindako teaserra
Proiekzioaren programari dagokionez, izenburu hauek daude zerrandan:
- El Cuerpo de Cristo (Bea Lema, 2026). Ekoizlea, Ivan Miñambres portugaletetarra. Caóstica MXko lehenengo edizioan Mondragon Unibertsitatea-Mexikoren Euskal Lan Onenarentzako 'Euskal Etxeak' Saria irabazitakoa
- Pobre Marciano (Alex Rey, 2026), Caóstica MXko lehenengo edizioan publikoaren saria irabazitakoa
- Dar Dar (Paul Urkijo, 2020) Caosticaren 19. edizioan euskarazko lan onenaren saria jasotakoa
- Dicen que tu padre (Aitor Abio, 2025)
- Fat Jackson (Bea Sánchez, 2018) Atom Rhumba euskal musika taldearen bideoklipa
- Cara de Cona (Guillermo de Oliveira, 2026)
- Noraezean (Unai Madariaga, Eneko Ajangiz 2025), EZEZEZ talde bilbotarraren bideoklipa
- Jules D. (Norma Vila, 2016)
- I walked through the wall (Pablo Larcuen, 2025)
- Esku Burdin (Ximon Agirre, 2024), Caosticako 22. edizioan euskarazko lan onenaren sarioa irabazi zuen J Martina abeslariaren bideoklipa
Emanaldia irailaren 18an da izango da, iluntzeko 7:30etan, New Yorkeko Euzko Etxearen egoitzan. Caóstica jaialdiaren izenean, Juan Dopico zuzendarikideak egingo du aurkezpena; Euzko Etxearen izenean, Jagoba Angulo lehendakariak eta Alycia Oliphant diruzainak emango diote ongietorria festibalari.
- Parte hartzeko link honetan eman dezakezu izena

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


