euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cumbia, tradizioa, trikitixa eta umorea: Villa Mariako Euskal Aste Nazionala girotuko duen proposamen artistikoa

2026/09/28

Tio Teronen Semeak taldeko kideek —euskal folklore tradizionalean ibilbidea duten dantzari eta musikariek— euren umore berezia partekatuko dute Euskal Aste Nazionalean, eta Xabi Solano trikitilari ezagunak itxiko du ostiraleko gaua Villa Marian
Tio Teronen Semeak taldeko kideek —euskal folklore tradizionalean ibilbidea duten dantzari eta musikariek— euren umore berezia partekatuko dute Euskal Aste Nazionalean, eta Xabi Solano trikitilari ezagunak itxiko du ostiraleko gaua Villa Marian

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Bi aste eskas besterik ez dira falta Villa Mariako Ctalamuchita —edo Hirugarrena— ibaiko kostaldeko Vanzetti eszenatokian 2026ko Euskal Aste Nazionaleko ostiraleko kontzertu tradizionalerako. Bertako proposamenek zabalduko dute saioa: soilik emakumeek osatutako 'Arrasa como topadora' cumbia eta latinoamerikar musika talde ezagunak eta DOA Diasporako euskal-argentinar orkestrak. Azken honek are bertako ukitu handiagoa emango dio emanaldiari, hiriko kontserbatorioko ikasle eta irakasleekin batera igoko baita oholtzara.

Tio Teronen Semeak talde donostiarraren emanaldiarekin jarraituko du jaialdiak. Dantzari zein musikari jatorri askotarikoek osatzen dute taldea, euskal folklore tradizionalean ibilbide luzea dutenak. Duela hamarkada bat baino gehiago sortu ziren, hasiera batean behin-behineko emanaldi bakar bat egingo zutela pentsatuta, baina aurreikuspenak gainditu zituzten. Euskal Herriko kaleetan eta Europako herrialde askotatik igaro ostean, Boiseko Jaialdia tartean, Villa Mariara iritsiko da konpainia, euskal dantza tradizionala eta umore berezia uztartzen dituen bere ikuskizuna eskaintzeko.


Tio Teronen Semeak taldearen umorea Villa Marían izango da

 
 Xabi Solanoren agurra  Argentinan dagoen diasporari

Xabi Solano Maizaren eskutik iritsiko da jaialdiaren azken txanpa. Trikitixa garaikideko erreferentzia nagusia da Solano, soinua rock, reggae, ska eta rap generoekin uztartzeagatik ezaguna. Etzakit eta Fermin Muguruza Kontrabandan aritutakoa eta ia bi hamarkadaz buru izan zela Esne Beltza talde ospetsuan; 2017an, ordea, beste bide bati ekin zion Ereñotzu argitaratuta. Bakarlari gisa egindako lehen estudio-disko hura sustrai folklorikoko lan hunkigarria da, haurtzarori eta familiari egindako omenaldia. Villa Marian eskainiko dituen bi saioetan, Kristina Solano (panderoa eta ahotsa), DZ DJ eta Oier Laborde eta Uxue Urruzola dantzariak izango ditu lagun, bere ibilbide osoko errepertorioa eskaintzeko.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia