euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

DOA: Argentinako EEetako musikariak Villa Marian bildu eta Euskal Aste Nazionalerako errepertorioa biribildu zuten

2026/09/01

Argentinako bederatzi euskal etxetako hogeita hiru ordezkarik parte hartu zuten FEVAk antolatutako 2. musika-topaketan Villa Marían
Argentinako bederatzi euskal etxetako hogeita hiru ordezkarik parte hartu zuten FEVAk antolatutako 2. musika-topaketan Villa Marían

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Euskal Herriko musikaz bete zen Villa Maria abuztuaren 15etik 17ra. FEVAk antolatuta, bederatzi euskal etxetako hogeita hiru musikariri egin zien harrera hiriak, euskal musikarion urteko bigarren topaketan. Zerk bildu zituen bertara? Urriaren 5etik 11ra hirian bertan egingo den Euskal Aste Nazionalaren soinu-banda prestatzeak. Jardunaldiak trinko eta biziak izan ziren: ikaskuntza, instrumentu familien araberako entseguak, abesbatzarekin eta dantzariekin koordinatzea, eta Hego Konoko euskal komunitatearen urteko hitzordu nagusiak izango dituen agertokiak bisitatzea.

DOAren (Diasporako Orkestra Argentinarra) ibilbideak aurrera jarraitzen du, integrazio federalaren aldeko apustua eginez eta kide berriak etengabe bereganatuz. Aurpegi berrien artean, Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeko ordezkari Lucía Arrarásek —Mariángeles Sarasola (klarinetea) eta Laura Feijóo-rekin (gitarra) batera talderatu diren azkenak—, argi laburbiltzen du asteburuko giroa: «Euzko Etxean egin ziguten harreratik hasi eta azken agurreraino, oso esperientzia ederra izan da topaketa osoa».

 
Udal-anfiteatrora egindako bisita: hau izango da Euskal Aste Nazionaleko emanaldien oholtza

Cordobako Gerora Elkarteko erreferentea eta proiektuaren egungo zuzendarietako bat den Gaspar Jaurenak gogotsu aletu du egindako lana, lau errepertorio mota nagusi desberdinduz: kalean mugitzeko txaranga-errepertorioa; dantzatzeko aproposagoa eta jai girokoa den erromeriakoa; ohiko txistulariez gain beste haize-instrumentu eta perkusio batzuk gehituko dituen plaza-errepertorioa, euskal etxeek partekatzen duten aire zabaleko agertoki tradizonal horri kolore berri bat emateko; eta laugarren errepertorio nagusia, kontzertuarena.

“Iaz Tandilgo udal-bandarekin jotzeko aukera izan genuen. Oso esperientzia ona izan zen. Aurten, bertako soinuarekin elkarreragiteko ari gara prestatzen Villa Mariako kontserbatorioko irakasle eta musikariekin, eta 12 eta 16 urte bitarteko ikasleekin. Uste dut Euskal Asteko ostirala oso une ederra izango dela DOAren musika aukeraketa entzuteko hain gazteak diren gonbidatu hauekin”, adierazi digu Jaurenak, euskal komunitatearen proposamen artistikoa aberasteko belaunaldi arteko trukearen aldeko apustua berretsiz.

Villa Marían bildutako FEVAko musikariak: 

- Juan Pablo Bilbao Valiela, Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes)
- Santiago Chamorro, Gerora (Córdoba) 
- Keila Marozzi Nomi, 
Gerora (Córdoba) 
​- Gaspar Alfonso Jaurena,
Gerora (Córdoba) 
​- Agustín Alonso,
Gerora (Córdoba) 
​- María Pía Ambroggi,
Gerora (Córdoba) 
​- Fernando Zabalza,
Gerora (Córdoba) 
- Sabina Calvaroso, Laurak Bat (Buenos Aires)
- José María Gutiérrez, Laurak Bat (Buenos Aires)
- Mariana Branca, Euzko Etxea (La Plata)
- Juan Manuel Hiriart, Denak Bat (Mar del Plata) 
- Aitor Hormaechea, Denak Bat (Mar del Plata) 
- Nerea Balzola Aguilera, Denak Bat (Mar del Plata) 
- Martina Saa, Denak Bat (Mar del Plata) 
- Renzo Gustavo Marín, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Rubén Darío Vázquez, Euzkal Etxea (San Nicolás)
- Gustavo Galeano, Euzkal Etxea (San Nicolás) 
- Lucía Arrarás, Zelaiko Euskal Etxea (Santa Rosa)
- Mariángeles Sarasola, Zelaiko Euskal Etxea (Santa Rosa) 
- Laura Feijóo, Zelaiko Euskal Etxea (Santa Rosa) 
- Facundo Etchegaray, Gure Etxea (Tandil)
- Joaquin García Iacovella, Gure Etxea (Tandil) 
- Luis Miguel Carricaburu, Euzko Etxea (Villa María) 



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia