Valladolid, Espainia. Euskal Etxeko lagunek arras gogokoak dituzten eta eurei bereziki zuzendutako bi ekintza antolatu zituen Valladolideko Gure Txokok joan den asteburuan 2026-27ko ikasturteari hasiera emateko.programa, lehenik Soto de Medinilla Udal Frontoain esku pilota bi partidu jokatuz, erreferente diren pilotariekin; eta ondoren, kirolariak, bazkideak eta bertaratutakoak oro har Gure Txoko-ren egoitzara bilduz, elkarteko sukaldariek prestatutako bazkari ederraz lagunarteko giroan gozatzera.
Jokatutako lehenengo partida, kadete kategorian Espainiako txapeldunordeak diren Micaela Castillok eta Maddi Ugaldek, Miriam Fernándezek eta Raquel Pequek osatutako bikotearen kontra jokatu zuten. Azken bi hauek ere Espainiako txapeldunorde ere dira, baina gazteen kategorian. Bigarren partidan, senior kategoriako Galgo II-Plaza eta Roberto-Beobide pilotariak neurtu ziren. Kirol ekintza honek Valladolideko Udalaren babesa izan zuen eta Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko antolatutako proposamen artean gauzatu zen.

Bazkari ederra eta senidetasun girokoa Euskal Etxean Diasporaren Eguna ere ospatzeko

Goi mailako pilotariak Udal frontoian esku pilota erakustaldia eskaintzeko bazkide eta lagunei
Bestalde, 2026-27ko ikasturteari begira, joan den otsailean hautatutako Zuzendaritza Batzorde berria sustatzen ari den ekintzen artean Gure Txokoko lagunek bisita egin zioten Valladolideko Folklore eta Sukaldaritza Azoka handiena den 'Casetas Regionales de Valladolid' azokari. “Aukera ederra izan zen gure 'etxolen garai'ko sensazioak, sentimenduak eta bertan bizi izandako uneak gogoratzeko". "Gainera, aspaldiko ohiko lagunekin elkartu ginen, oraindik gure falta sumatzen dutela esan ziguten: euren plater tipikoak gozatzeko aukera ere izan genuen”, azaldu dio Euskal Etxeko Joaquin Oncaladak EuskalKultura.eus-i. Mantal berezi batzuk ere egin zituzten propio hitzordurako.
Azokara egindako bisitarekin indar berrituz ekin zaie Valladolideko Euskal Etxeak hiriko beste gizatalde elkarte, edo erregio-etxeeekin duen harremanari. Ez da azken hilabeteetan Euskal Etxeak bide horretatik emandako urrats bakarra izan, Gure Txokoko batzordeko kide batzuek bat egin baituten joan den uztailaren 25ean Galiziar Etxeko lagunekin, Santiagoren Eguna ospatzeko.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


