euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Etxea, Laurak Bat eta Euskaltzaleak partaide atzo 'Buenos Airesek Europa ospagai' jaiaren edizio jendetsuan

2026/05/18

Zeramika eta kultur dibulgazioa Euskaltzaleak elkartearen standean, Laurak Bat Euskal Etxeko eta Euskaltzaleak elkartearen Elkarlanean taldeko dantzariak oholtza gainean, Maiatzeko Etorbidearen ikuspegi orokorra BAC Europan Udazkeneko aire freskoari aurre eginez, 'Buenos Airesek Europa ospagai' (Buenos Aires Celebra Europa) jaialdia egin zen atzo igandea Argentinako hiriburuan. Maiatzaren 9ko Europako Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak Mayo Etorbidea hartu zuen, Bolivar eta Piedras kaleen artean, eta Europako 30 herrialdetako taldeak bildu zituen. Kalean gora eta behera jarritako 60 standetan, kolektibitateek ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak euskal musikariak Quebec-eko M pour Montréal jaialdian ari daitezen Etxeparek egindako deialdian

2026/05/18

Epea euskal musikarientzat Quebec-en 'M pour Montréal' jaialdian parte hartzeko aurkez daitezen asteazkena, maiatzaren 20a da M pour Montréal jaialdia azaroaren 18tik 21era izango da Quebeceko Montrealen, eta bertan parte hartzeko deialdia egina du BASQUE. MUSIC.-ek, hautagaitzak aurkezteko epea asteazken honetan, maiatzaren 20an, itxiko delarik. Jaialdiko lantalde artistikoak proposamenen artetik bi hautatuko ditu, showcase bana eskaini dezaten. BASQUE. MUSIC. ekimenaren kide diren Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Ziortza Olanok AEB bisitatu eta bira laburra egingo du euskal etxeetan Lege Berriaz mintzatu eta proposamenak biltzeko

2026/05/15

New York izango da Ziortza Olanok (laukian) bere biran bisitatuko duen lehen hiria. Irudian, New Yorkeko Euzko Etxearen sarrera Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Ziortza Olano Astigarraga igande honetan abiatuko da Euskal Herritik bere bulegoko Benan Oregi teknikaria lagun bisita bat egiteko AEBko zenbait euskal etxe eta komunitatetara, prestatze bidea hasia duen "Diasporaren Legea" deitua denari buruz informazioa eman eta ekarpenak biltzearren, baita lankide izan daitezkeen proiektu eta ...

Gehiago irakurri...


Emakundeak 'Kulturgune' estreinatu du online, Diasporak berdintasuna errazteko edukiak partekatzeko gune berria

2026/05/15

Saioa Azpirotz-ek inauguratu du, Bruselatik, Euskal Berdintasunerako Etxeak-en 'Kulturgune' ekimen berria "Euskal Berdintasunerako Etxeak-Berdintasunerako Eskola" izeneko ekimena Euskal Etxeei tresnak ematearren sortu zuen Emakundek, "gizarte justu, ez diskriminatzaile eta berdinzale baterantz aurrera egiteko dauden oztopoak kentzen laguntzeko". Proiektutik beretik azaltzen duenez, “euskal etxeetatik aurrerapausoak eman ditzakegu arlo horretan, emakumeen eta gizonen arteko ...

Gehiago irakurri...


Bruselako euskaldunek Neomak-ekin gozatu eta orain Gazte Eguna ari dira prestatzen, trikipoteoa, jokoak eta festa barne

2026/05/14

Euskal tradizioa eta modernitatea batzen dituen Neomak 'Festa Festival'en aritu zen. Laukian, Bruselako Gazte Eguneko bannerra Hiriburu belgikarra 2026ko ‘Festa Festival’ izeneko jaialdiaren egoitza izan zen joan den larunbatean, maiatzaren 9an. Bruselako Casal Català eta Espai Valencià-Bèlgica erakunde ahaideekin bat egin zuen ‘Correllengua Agermanaten(katalanaren aldeko gure Korrikaren moduko ekimena) inguruan. Community Centre De Vaartkapoen kulturgunean, hiru elkarte hauek ordezkatzen dituzten ...

Gehiago irakurri...


'Vascos en Brandsen': Euskaldunen Boulevard-a bururatu nahi dute, eta loturak estutu, San Fermin prestatu bitartean

2026/05/14

Vascos en Brandsen-eko kideak Bartolomé Mitre Lehen Hezkuntzako 1. zbkiko Eskolan. Corazón de Mandarina Liburutegian bilduta. Kontzeju Deliberatzaileko zinegotziekin batera. Diasporaren eguna `Dr. Frutos Enrique Ortiz´ Udal Museo eta Artxibo Historikoan Coronel Brandsen herrian aspaldikoa da Euskal Herriko immigrazioaren itzala. XIX. mende amaieratik, euskaldunen presentzia etengabeko motorra izan du Buenos Aires probintziako partidu honek bere garapen sozioekonomiko, kultural eta landa eremukoan. Ekarpen hori eskertzeko, hiriak Mitre kaleko zati bati izena aldatu zion 2023an, Ituzaingó eta Larrea artean, hain zuzen, "Boulevard de los Vascos - ...

Gehiago irakurri...


Liburu argentinar batek CABA eta Buenos Aires probintziako 'Guernica'k arakatu ditu; aipu berezia euskal tokientzat

2026/05/13

‘Guernicas del lado de acá. Itinerancias y resignificaciones del cuadro de Picasso en Argentina’ liburuan apirilaren 29an kaleratu du UNLPk ‘Guernicas del lado de acá. Itinerancias y resignificaciones del cuadro de Picasso en Argentina’ (Guernica-k hemengo aldean. Picassoren koadroaren ibiltaritza eta esanahi berriak Argentinan) du izena Raquel Macciuci La Platako Unibertsitateko doktoreak argitaratutako liburuak. Idazlanak Argentinan eragin handia izan zuten bi oinarri izan ditu: batetik Gernikak 1937an ...

Gehiago irakurri...


Frantziako euskal etxeen 'Hiruak Bat'en 2026ko lehen alea, Chantal Lamarque da Montpellier-ko EEko lehendakari berria

2026/05/13

Frantzia hego-ekialdeko EEek 'Hiruak Bat' buletinaren 13. zenbakia kaleratu dute; Montpellierreko EEko batzorde berriko kideak Korrikan Xantal Lamarque da Montpellier-ko Eskualdunak euskal etxeko lehendakari berria. Albiste hau eta beste hainbat aipamen eta artikulu biltzen ditu Frantzia hego-ekialdeko euskal etxeek —Lyon, Marseilla eta Montpellier— sustaturik lauhilabetero kaleratzen den 'Hiruak Bat' buletinak bere azken alean, 2026ko lehenean. Esan dezagun euskal etxe montpelliertarreko buruzagitza aldaketan, azken bi ...

Gehiago irakurri...


Fresnon estreinekoz jo ondoren, Izen Gabe euskal amerikar banda berria Chinoko eta Renoko euskal festetan arituko da

2026/05/12

Izen Gabe du izena Kaliforniako Fresno oinarri hartuta maiatzean abiatu den euskal amerikar musika banda berriak Hizkiekin jolastuz, "The NO Tour" deitu diote Izen Gabe AEBko euskal amerikar banda berriko kideek euren taldeari, lehenik euren sorterrian jo batitzuten maiatzaren 2an, Fresnon, euren estreineko erromerian, bertako Euskal Bestan; eta uztailean, 3an, Chinoko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Bestan joko baitute, eta 18an Renoko Euskal Bestan, alegia FresNO, ChiNO eta ReNO... ...

Gehiago irakurri...


'Guernica' Maipúren bihotzean: Oroimena eta bakearekiko konpromiso eta pedagogia Anaitasunaren 50. urteurrenean

2026/05/12

Picassoren `Guernica' murala maiatzaren 3an inauguratu zen, Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 50. urteurrenean. Inaugurazio ekitaldian, herritarrak, bazkideak, ikurrina eta Argentinako bandera, bertan Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrenarekin batera, oroimena eta bakea ardatz dituen murala estreinatu behar zuten Maipún joan den apirilaren 26an. Eguraldi txarrak, ordea, ekitaldia astebete atzeratzera behartu zuen. Hala, ondoko iganean, maiatzaren 3an, Anaitasuna Euskal Etxeak Picassoren 'Guernica' ospetsuaren erreprodukzioa aurkeztu zien herritarrei. Bonbardaketaren oroigarri betirakoa ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia