euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Guernica' Maipúren bihotzean: Oroimena eta bakearekiko konpromiso eta pedagogia Anaitasunaren 50. urteurrenean

2026/05/12

Picassoren `Guernica' murala maiatzaren 3an inauguratu zen, Maipuko Anaitasuna Euskal Etxearen 50. urteurrenean. Inaugurazio ekitaldian, herritarrak, bazkideak, ikurrina eta Argentinako bandera, bertan Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrenarekin batera, oroimena eta bakea ardatz dituen murala estreinatu behar zuten Maipún joan den apirilaren 26an. Eguraldi txarrak, ordea, ekitaldia astebete atzeratzera behartu zuen. Hala, ondoko iganean, maiatzaren 3an, Anaitasuna Euskal Etxeak Picassoren 'Guernica' ospetsuaren erreprodukzioa aurkeztu zien herritarrei. Bonbardaketaren oroigarri betirakoa ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuak: dozena bat hiri eta euskal komunitatetan aurkeztuko du Asier Altuna zuzendariak 'Karmele' filma

2026/05/11

Karmeleren bira estatubatuarraren afixa, New Yorketik Seattleraino, Asier Altuna zuzendaria eta Maria Fernandez Pascal ekoizlea partaide Emanaldiak joan den ostegunean hasi ziren New Yorken, Euskadiren Estatu Batuetarako eta Kanadarako Ordezkaritzaren eskutik, Asier Altuna zuzendaria eta Kirmen Uribe idazlea —filma egun NYen bizi den egile ondarroarraren 'Elkarrekin esnatzeko ordua'n dago oinarrituta— partaide izan zituen ekitaldi batean New York Unibertsitatean. Conchi Aranguren ordezkariak eman zien ongi etorria ...

Gehiago irakurri...


FEVAk 2026ko trebakuntza egutegia ireki du: kasu gazteentzako eta txikien monitoreentzako tailerretan izena emateko epeei

2026/05/11

FEVAk 2025ean antolatutako tailerretako postalak: maiatzean, Buenos Airesko Laurak Bat EEan bildutako haurren begiraleak eta, uztailean, Mar del Platako Denak Bat-en bildutako gazteak Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) abian jarri du 2026ko trebakuntza egutegia, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean egingo diren bi proposamen nagusirekin. Gazteentzako Tailerra izango da lehena, maiatzaren 23an eta 24an, Guillermo Canut-en gidaritzapean. 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako ekimen honetan parte hartzeko, euskal etxeek asteazken honetara arte, maiatzaren 13ra arte, dute euren ...

Gehiago irakurri...


Fresnoko jaiak hasi du 2026an beste urte batez Kalifornian Estatu Batuetako 2026ko euskal pikniken 'udako sasoia'

2026/05/08

Euskal Piknik eta Festen Sasoia AEBn: 2026an, maiatzaren 2an hasi zen Fresnon eta urriaren 10ean bukatuko da Rocklinen, bertako piknik festa eta NABO Kantari Egunarekin Maiatzean gaude, eta maiatzean sartzearekin batera hasi berria dugu "Estatu Batuetako euskal piknik jaien uda sasoia" deitua den euskal etxeen jai nagusien egitaraua, Euskal Herrian herriko jaien pareko diren festen sasoia, alegia. Maiatzean, lau jai baitaratuko ditu aurten, lehenengoa, Fresnokoa, joan den larunbatean izan zen, eta ondoren hilabetean zehar Los Banos eta ...

Gehiago irakurri...


Toay herria, euskal diasporaren elkargune: Zelaiko Euskal Etxea gailendu zen La Pampako 6. Gizataldeen Azokan

2026/05/07

Toay-n ospatutako 2026ko Gizataldeen Azokako postalak: Zelaiko Euskal Etxeko dantzariak, Zelaiko EEko kideak Macachineko Euzko Alkartasunako dantzariekin, Zelaiko EEko eta DOAko musikariak, euskal sukaldaritza presente Burdinbideari eta XIX. mende amaierako immigrazioari estu lotuta, Toay herri pampatarrak (Sta Rosatik 10 km-ra) bere kultura-aniztasuna aldarrikatu du beste behin. 2018an sortutako La Pampako Gizataldeen Jaiak seigarren edizioa bete du, eskualdean errotutako komunitateen ekarpenaren gorazarre. Apirilaren 11 eta 12ko asteburuan, Udal Rekreazio Gunean, Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxea nabarmendu zen ...

Gehiago irakurri...


Iruñetik datorkigu ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketaren 2. edizioa; lanak bidaltzeko epea, urriaren 30a

2026/05/06

‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketaren 2. edizioan lanak bidaltzeko epea urriaren 30ean bukatuko da Iazko harrera onak bultzatuta, NAPIKEk (Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkartea) aurten ere antolatu du ‘Emakumeak eta Pilota’ film laburren lehiaketa. “Lehen edizioak espazio sortzaile honen oinarriak ezarri ondoren, berriro gonbidatu nahi ditugu sortzaileak ikuspegi askotatik emakumeen eta kirol tradizional honen arteko harremana aztertzera. Istorio pertsonalek, ikuspegi sozialek, ...

Gehiago irakurri...


Koblenzko EE gaztearen gorazarre berezia Gernikari eta saioak Bonbardaketa gogoan Berlin, Lima, Montevideon…

2026/05/06

Gernikako Bonbardaketaren 89. urteurrena Koblenz-en, haritza, euskal dantzak eta euskal kulturaren erreferenteak 89 urte egin ziren azken igandean hegazkin nazi alemanek eta faxista italiarrek, Franco general espainiarraren zerbitzuan, Gernika bonbardatu zutenetik. Diasporako euskal elkarte askorentzak gorriz markatuta dagoen data da eta ekitaldi bereziak egiten dituzte Gernikako Bonbardaketaren biktimak omentzeko eta batez ere Bizkaiko herrixkan gertatutakoa berriro gerta ez dadin.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berrituta, bere agenda indartu eta 'Belgranok EH ospagai'ren bigarren edizioa iragarri du Gure Etxea EEak

2026/05/05

B. Pérez Arrua eta E. Borthiry, lehendakari eta lehendakariorde hurrenez hurren, hartu zituen Belgranoko intendente Osvaldo Dinápolik Zuzendaritza batzordea berritu eta berehala, indartsu ekin dio lanari General Belgranoko (Buenos Aires probintzia) Gure Etxea Euskal Etxeak. Erakundea sendotzea eta herrian gehiago txertatzea dituzte ardatz nagusi eta, bide horretan, bilera egin zuten joan den apirilaren 20an Osvaldo Dinápoli alkatearekin. Bertan izan ziren Bárbara Pérez Arrúa lehendakari berria eta Emanuel Borthiry ...

Gehiago irakurri...


'Harriague Aste' arrakastatsuaren ostean 'Salto, tannat-en sorlekua' izendatze ofiziala lortu nahi du Saltoko EEak

2026/05/04

2026ko Harriague Astea apirilaren 13an hasi eta mota askotako kultur ekintzak bildu zituen, ardogintzari buruzko hitzaldiak tartean Duela 207 urte jaio zen Pascual Harriague Hazparnen, Lapurdin, 1819ko apirilaren 14an. Oso gaztetan utzi zuen bere jaioterria eta Uruguaiko Salto herria hartu zuen bizileku. Bertan Tannat mahatsa landatu eta garatu zuen, bere upeltegia eraiki eta denborarekin Uruguaiko ardogintzaren erreferente bihurtu zen. Bere jaioteguna gogoratzeko asmoarekin, ‘Harriague Astea’ ekitaldia antolatzen du urtero Saltoko ...

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeek Apirilaren 26a gogoratu zuten hitzaldi, haritz landaketa, mural eta ekintza hunkigarriekin

2026/05/04

Ekitaldia Mar del Platako San Martin Plazan, Maipuko "Gernika" muralaren inaugurazioa, Chivilcoyko Euskal Etxearen aurrean Gernika Plazatxoan kimuaren landatzea, Llavalloleko Euskal Echea Ikastetxean jardunaldia Urteroko legez apiril hondarrean, Argentinako euskal komunitatea buru-belarri murgildu da Gernikako Bonbardaketaren urteurrena oroitzera, dela euskal etxeetan, plazetan edota sare sozialetan. Herrialde osoko txokoetan dauden Arbolaren ondorengoek berebiziko garrantzia izan dute aurten ere, bakearen balio eta ikurren bizitasuna ardatz. Hona ekitaldietako batzuk. Esaterako, Mar del Platan, Denak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia