euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariana Sardón Iruñean: Bolivarko Nafar Etxea Ortzadar-en bisita eta argentinar Nafar Etxeen Topaketa prestatzen

2026/04/30

Mariana Sardon, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako kide Mª Pilar Lainez, Miriam Veguillas eta Iñaki Martinez de Vírgalarekin; Amaiurko arku aurrean; Jaimeneko Borda familiaren baserrian, esker onez Mª Pilar Lainezi
Mariana Sardon, Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzako kide Mª Pilar Lainez, Miriam Veguillas eta Iñaki Martinez de Vírgalarekin; Amaiurko arku aurrean; Jaimeneko Borda familiaren baserrian, esker onez Mª Pilar Lainezi

PUBLIZITATEA

Bolívar, Argentina. Arbasoen lurraldera egin berri duen bidaia amaituta, Bolívarko Nafar Etxeko presidente Mariana Sardón Ladux etxean da. Laster, bere hiria Argentinako nafar diasporaren erdigune bilakatuko da. Izan ere, Iruñean egin duen bisitan, bilerak egin ditu Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusian. Solasaldiotan Bolívarko Nafar Etxearen egoera aztertu dute, Argentinak bizi duen krisi ekonomikoak eragindako zailtasunak mahai gainean jarriz. Hala ere, Nafarroako erakundeek euren babesa berretsi diote nafar elkarte bolivartarrari, aurrean dituzten erronkei tinko eitsiz.

Aurtengo euren lehen mugarria uztailean iritsiko da, Ortzadar talde entzutetsua tarteko. 2022ko bisitan egin bezala, talde iruindarrak Argentinako nafar etxeak bisitatu eta musika eta dantza ikastaroak eskainiko dizkie uztailaren 12tik 26ra bitartean. Bolivarren, saioak uztailaren 19tik 22ra izango dira, Argentinako neguko eskola-oporrekin bat eginez. Timing ederra, hiritik kanpo ikasten ari diren nafar etxeko dantzari guztiek parte hartu ahal izango baitutute formakuntzan, azaroan Argentinako XII. Nafar Etxeen Topaketaren baitan plazaratu nahi dituzten dantzak ahal eta hobeki prestatzeko.

Aritu ere, Bolivarko Nafar Etxeko Zuzendaritza buru-belarri ari baita hil horretako azken asteburuan, azaroaren 27, 28 eta 29an, Bolivar anfitrioi izango duen Argentinako XII. Nafar Etxeen Topaketa antolatzen. Bolivarkoaz gain, ekitaldiak Buenos Aires, Rosario eta Mendozako nafar etxeen partaidetza izango du. “Ondo dakigu tamaina honetako ekitaldi bat antolatzeak giza ahalegin eta esfortzu administratibo handia eskatzen duela. Ez dugu bizi dugun egoera ekonomiko larria mespretxatzen, ongi baitakigu horrek gure erronka areagotzen duela, baina zinez behar dugu esan gure konpromisoa erabatekoa dela”, baitetsi dio elkarte nafarreko presidenteak EuskalKultura.eus-i.

Sardonek ez du ezkutatzen Nafarroara egindako bidaiak ekarri dion bozkarioa. Amaiurrera itzultzeak eta arbasoen baserria bisitatzeak bere jarrera sendotu besterik ez du egin. “Familiaren historiarekin topo egiteaz gain, Nafarroaren eta Argentinako erakundeen arteko babesa beste behin egiaztatzeko aukera izan da niretzat bidaia. Kanpoko oztopoak oztopo, gure tradizioak bizirik mantentzeko gogoa da gure motorra”, ziurtatu du harro baztandarren birbiloba den Sardónek.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia