euskal diaspora eta kultura

2026/09/15
Arrakastaz gauzatu zen joan den asteburuan Valentziako Euskal Etxean Ibon RG eta Enrike Hurtado-ren euskal musika esperimental kontzertua. Euskal Herritik propio etorritako bi lagunek Euskal Etxeko aretoa betetzea lortu zuten, ziento erdi bat ikus-entzule bertaratuta; "gehiengoena ez den" musika mota honentzat batere makala ez den marka. Musikariok ahotsak landuz, a capela eta ...
2026/09/15
Zelaiko Euskal Etxeak 34 urte bete ditu Santa Rosan pasa den hilabetean. Elkarretaratze ederra, sukaldaritza tradizionala, zuzeneko musika eta dantza emanaldia uztartu zituen ospakizun koloretsu batean. Abuztuaren 2an, ehun bat bazkide eta lagun elkartu ziren Ferro kaleko egoitzan, denak elkarrekin bazkaldu eta giro alaiaz gozatzeko, La Pampako euskal komunitatea batzen duen senidetasun giroan.
2026/09/14
Irailaren 21era arte eska daitezke euskal gazte profesionalek atzerrian praktikak egiteko "Basque Global Industry" bekak, lehen "Global Training" izenez ezagutzen zirenak. Eusko Jaurlaritzak (SPRI) urtero antolatzen duen programa honen helburua da "prestakuntza ematea eta aukera euskal profesional gazteei, atzerrian trebatu eta gaitasun eta kontaktu baliotsuak eskuratu eta landu ...
2026/09/14
Futbol taldea berriro sortzeko ametsa bete du aurten Mexiko Hiriko Euskal Etxeak Iñaki Fernández zuzendari teknikoaren eskutik. Oso denbora laburrean, osatu ez ezik, taldeak hiriburuko Asturiar Zentroan Covadongako Espainiako Juntak urtero antolatzen duen Txapelketan jokatu eta, finalerditan geratu zen, trebatzaileak EuskalKultura.eus-i aitortu dionez, “heriotzaren multzoan” tokatu ...
2026/09/14
John Alejandro Ricaurte historialari kolonbiarrak ‘Euskal ideala Antioquiako literaturan: aztarnak, mitoak eta estereotipoak’ liburua aurkeztu du abuztuaren 28an. Publiko ugari bildu zen aurkezpenera Udal Liburutegi - Débora Arango Kultur Parkeko aretora eta bertan Julian Quintero irakurketa-sustatzailearekin izandako solasaldi batean azaldu zuen bere ikerketaren ardatza: nola eta ...
2026/09/11
Euskal Herriko puntako musikak berriro ere “etxeko” mugak zeharkatu eta ezohiko herrialdetara egin du bidaia Basking Beat & Bite jaialdiaren eskutik. Festibalaren aurtengo edizioa abuztuaren 29an egin zen eta euskarazko musika nazioarte mailan zabaltzeko helburuarekin lau kontzertu eskaini zituen aldi berean lau hiritan eta beste hainbeste herrialdetan: Helsinkin ...
2026/09/11
Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak abuztuaren 29an abiatu zituen bere 70. urteurreneko ospakizunak, abesbatza topaketa batekin. Ekitaldian hiru talde igo ziren oholtzara: Mendozako Centro Asturianoko Ruxideru taldea; Julián Aguirre Arte Eskolako Abesbatza; eta Gure Kanta koru anfitrioia, Adrián Rodríguezen zuzendaritzapean, Rocío Goslinoren laguntzarekin. Zenbait ...
2026/09/10
Datorren igandean, irailaren 13an, mundu osoko berrogeita hamar komunitate baino gehiago bilduko dira Mayo etorbidean (Bolívar eta Yrigoyen kaleen artean) “Buenos Airesek gizataldeak ospagai” kale-jaialdian. Hiriko Gizataldeen eta Migranteen Zuzendaritza Nagusiak antolatua, ekitaldia eguerdiko hamabietatik arratsaldeko seietara egongo da zabalik, sarrera doan. Ekimena postu instituzional eta ...
2026/09/10
Japoniatik Hego Amerikaraino, gero eta zale gehiago ditu Euskal Tartak eta ez dira gutxi Euskal Herritik kanpo egiten edo zerbitzatzen duten jatetxe eta kafetegiak. Aukera asko daude, jatorrizko errezetarekin edo tokian tokiko moldaketaren batekin egindakoak. Honen guztiaren harian, Euskadiren Txileko Ordezkaritzak herrialdeko sukaldaritza arloko erreferenteak gonbidatu ditu ‘Txileko Euskal Tarta ...
2026/09/10
Euskal literatura eta sormenaren ordezkaritza esanguratsu bat —tartean Bernardo Atxaga, Sabina Urraca, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Aitziber Alonso, Naiara Galarraga Gortázar eta Maialen Lujanbio— partaide da egunotan Brasilen Sao Pauloko Nazioarteko Liburu Bienalean. Taldea joan den astean iritsi zen herrialdera topaketa honetan parte hartzera, Espainiako estatua ordezkatuko duen ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus