euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Beti Aurrerak ateak zabaldu dizkio txikien jakin-minari eta euskal dantzari eskainitako bigarren topaketa bat sustatuko du

2025/10/28

‘Constancio C. Vigil’ 904 Haur Eskolako neska eta mutikoek Chivilcoyko Beti Aurrera bisitatu zuten eta Euskal Herriko kultura ezagutu zuten Joan den astelehenean, urriaren 20an, arratsalde berezia bizi izan zuten Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxean. Gertuko 'Constancio C. Vigil' 904 Haur Eskolako 5 urteko 25 haur, neska-mutilez osatutako talde gogotsu bat izan zen bisitan. Euren hiru irakasle eta zenbait ama lagun heldu ziren txikiak eta elkartekoek hartu zituzten egoitzan. Bertan, Luis Goicoechea, Silvana Barroso eta Silvia ...

Gehiago irakurri...


Haur antzerkia: euskara eta náhuatl mintzo duten bi neskato protagonista 'Viajeras'en, azaroaren 16ra arte Mexiko Hirian

2025/10/27

'Viajeras' antzezlana azaroaren 16ra arte ikus daiteke Mexiko Hirian, larunbat eta igandez Mexiko Hirian kokatzen gara eta Ainara Unanue (Euskal Herria) eta Paola Herrera (Mexiko) aktoreak Tonalli eta Naiara neskatoen azalean jartzen dira migrazioak dakarren gizarteratze prozesua era poetiko batean jorratzen duen ‘Viajeras' (Bidaiariak) antzezlanean. Esperientzia partekatu batetik abiatuta –”guztiok ezagutzen dugu migratu duen pertsona bat edo agian geure familian bertan ...

Gehiago irakurri...


Emaiozu begiratua 2025 Euskal Argentinar Aste Nazionaleko programari, urriaren 26tik azaroaren 2ra Tandilen

2025/10/24

Gainean da 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionala. Ahalegin handia egin dute ekarpentsu eta berritzailea izan dadin Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak datorren igandean egingo du 2025eko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren 'Plazaratze' ekitaldia. Zortzi eguneko epea hasiko du, igandetik igandera, Argentinako eta nazioarte osoko euskal diasporaren biltoki eta hiriburu gisa. Ondotik, ordea, eta bateko eta besteko euskal etxe, komunitate eta euskal herrietako bisitariak jendetsuago biltzen hasita, ostegunean 'Inaugurazio ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeko dantzariek dantza egin zuten Valladolideko kaleetan, bertako Gure Txoko-ren Euskal Jaian

2025/10/24

Madrilgo dantzariak Valladolideko 2025eko Euskal Jaian Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero sasoi honetan ospatzen duen Euskal Jaia gauzatu du joan den igandean, urriaren 19an, euskal festa-molde tradizionalak protagonista nagusi izan dituen jardunaldian. Festak Euskal Herriko jai giroa ekarri zuen gaztelaetaleondar hiriburuko kaleetara eta aukera ederra izan zen Euskal Etxeko kide eta lagunen artean eta hirian bizi diren euskal ...

Gehiago irakurri...


Chacabucotik Euskal Herrira: zazpigarren bidaiari taldea zoriontsu itzuli da, historiak & prestigioa dakartzan arrakasta

2025/10/23

Chacabucoko 27 bidaiariko taldea Guggenheim Museo enblematikoaren aurrean Argentinara itzuli da Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak antolatutako bidaiari taldea, Euskal Herrian zehar hamaika egun bizi eman ondoren. Guztira 27 lagun zoriontsuk osatu dute kontingentea, euskal lurraldeko leku esanguratsuenak bisitatuz. Euskal Etxeak antolatutako zazpigarren bidaia izan da, eta horrenbestez, 175 bisitari bideratu dituzte dagoeneko Euskal Herrira. “Ekimenak Euskal Etxeari ...

Gehiago irakurri...


Harrera ederra Arantxa Iurreren "Ezta egun bat gehiago ere (Zirgariak)"ek Hispaniar-elsalvadortar Antzerki Jaialdian

2025/10/23

"Ni un día más (Las sirgueras)" El Salvadorren (argazkia Centro Cultural de España en El Salvador) Hispaniar-elsalvadortar Antzerki Jaialdiaren VII. edizioan estreinatu zuen joan den asteburuan Getxoko Utopian konpainiak Arantxa Iurreren "Ezta egun bat gehiago ere (Zirgariak)" antzezlana. Emanaldia San Salvador hiriko Centro Español-en gauzatu zen eta nahiz eta antzezlanaren argumentuak XIX. mende amaieran Bilbon gertatutako istripu bat jorratu, publikoaren erantzuna oso ona izan ...

Gehiago irakurri...


Nafarroatik sustatutako "Eskorgako Euskalduna"ri buruzko zinema proiektua berriro martxan: bi film eta omenaldia

2025/10/22

Axel O´Mill Tubau eta Julian Iantzi Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin, Maider Beloki Unzu Kultur Aholkulariarekin eta Mikel Armendariz Ekonomia Zinegotziarekin Martxan da berriro ere Axel O´Mill Tubau zinema zuzendariak Guillermo Larregui "Eskorgako Euskalduna"z egin nahi duen proiektua. Azken hilabeteotan urrats garrantzitsuak eman ditu zinemagileak finantziazioaren kudeaketari dagokionez eta aski bideratuta omen baldintzak 2027an bi filmei ekiteko –fikziozko film luzea eta dokumental bat– eta Iruñean ...

Gehiago irakurri...


Adimen artifizala euskara irakasteari aplikatua hizpide Valentzian, Europako EEetako euskara irakasleen bileran

2025/10/21

Abegikor errezibitu zituen joan den asteburuan, urriaren 17 eta 18an, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak Europako Euskal Etxeetako euskara irakasleak, urtero euskal etxe diferente batean egiten den bileran, 2025etan Valentziako Euskal Etxea Etxepare Euskal Institutuarekin batera antolatzaile. Bildutakoek landu zuten gai nagusia “Adimen artifizialaren eragina hizkuntzen irakaskuntzan eta ...

Gehiago irakurri...


Mikel Deuna: Mar del Platako Denak Bat eta Buenos Airesko Laurak Bat EEek zaindaria ospatu zuten dantza eta gorazarrez

2025/10/21

Aralarko San Migel jaiak Argentinan. Ezkerrean, Mar del Platako dantzariek Katedralaren aurrean dantzatu zuten, eskuinean, Buenos Airesko Laurak Bateko dantzariak Jose Gutierrez txistulariarekin Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Aralarko Mikel Deuna zaindariaren eguna ospatu du aurten ere, egitarau zabala lagun, irailean. Besteak beste, zinema, meza, senidetasun-bazkaria eta dantza izan ziren protagonista. Buenos Aires hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxean ere ohiturari segituz ospatu dute, kasu honetan joan den larunbatean, urriaren 18an, afari batekin. Bertan, Euskal Etxeko dantzariak ez ziren soilik ...

Gehiago irakurri...


Emigrazioa eta euskal diaspora: lau eguneko mintegia, publiko orori zabalik, Óscar Álvarez Gila-ren eskutik

2025/10/20

Oscar Álvarez Gilak, Historian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Amerikako Historia irakasleak, diasporari buruzko mintegia eskainiko du azaroan Buenos Airesen euskal kasutik abiatuta Amale Artetxe Euskal Ikasketa Katedrak –Etxepare Euskal Institutua eta Universidad Nacional de San Martín-UNSAMeko Giza Zientzien Eskola lankide sortua– deitu du Giza Zientzietako Doktorego mintegi hau, Euskal Herritik haratagoko euskal presentzia ardatz. ‘Emigrazioa eta diaspora. Ikuspegi bat euskal adibidetik’ izenburupean, Euskal Herriko Unibertsitateko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia