euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

María Chivite lehendakaria Buenos Airesko Nafarroako Etxean izan da Argentina eta Perura egin berri duen bisitan

2026/11/02

Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Buenos Aireseko Nafar Etxera sartzen urriaren 30ean egindako bisitan
Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Buenos Aireseko Nafar Etxera sartzen urriaren 30ean egindako bisitan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Nafarroako Foru Komunitateak finantzatutako garapenerako hainbat lankidetza proiektu bertatik bertara ikuskatzeko eta babesteko Perun egindako bira amaitu ondoren, Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivite Argentinan izan da, atzerrian bizi diren nafar eta ondorengoen komunitate handiena duen herrialdean. Bere presentzia lurralde argentinarrean erakundeen arteko harremanak estutzera, memoria historikoa aldarrikatzera eta kanpoko nafar gizataldearekiko gertutasuna sendotzera bideratutako agenda biziak markatu zuen.

Buenos Airesen, Chivitek Memoria eta Giza Eskubideen Gunea bisitatu zuen, lehen Armadako Mekanika Eskola (ESMA) izandakoa, eta Maiatzeko Plazako Amonak Elkarteko kideekin bildu zen. Gogora dezagun joan den irailean Nafarroako Gobernuak Bakea eta Elkarbizitza Sustatzeko Nazioarteko Nafarroa Saria eman ziola elkarte honi. Halaber, Buenos Aires probintziako gobernadore Axel Kicillofekin ere izan zuen bilera. Ondoren, Espainiako enbaxadore Joaquín María de Arístegui Laborde lagun, Buenos Airesko Nafar Etxearen egoitza bisitatu zuen, atzerriko nafar etxeetan zaharrena, eta bertan Daniel Remondegui presidenteak egin zion harrera. Bisitan zehar, Chivitek ondorengoen rola nabarmendu zuen kultur ondarearen zaintzan.

 
María Chivite Buenos Airesko Nafar Etxeko oinarri-harriaren aurrean makurtu zen, bertako aretoak eta trinketea bisitatu, eta bisitarien liburuan sinatu zuen

Azaro amaieran Bolivarren egingo den Argentinako Nafarroako Zentroen XII. Topaketan Chivitek parte hartzea aurreikusita bazegoen ere, Espainiako hauteskunde orokorretarako deialdi berriak agenda aldatu eta bertaratzea zapuztu du. “Ohore handia da guretzat lehendakariak bisitatu izana; bilera oso adeitsua izan da. Barkamena eskatu digu Topaketan ez egoteagatik eta, nolabait, bisita honekin konpentsatu egin du”, adierazi dio Remondeguik EuskalKultura.eus-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia