Vitoria-Gasteiz. Atzo astelehena, 2026ko azaroaren 2ari dagokion 209. zenbakian argitaratu du EHAA buletin ofizialak, euskal etxeetan euskara eskolak emateko Etxepare Euskal Institutuaren 2026-27 ikasturterako dirulaguntza deialdia. Orotara 320.000 euro banatuko dira munduan euskara klaseak ematen dituzten euskal etxeen eta euskal etxeen federazio eta konfederazioen artean. Aipatu ikastaroek gutxienez astean hiru eskola-ordu izango dituzte; eta taldeak osatzeko, gutxienez sei ikasle beharko dira, eta taldeen batez bestekoa gutxienez zortzi ikaslekoa izango da. Hilabeteko epea dago orain, gaur kontatzen hasita, eskabideak aurkezteko.
- Deialdiaren Ebazpena (html)
- Ebazpena (pdf)
- Testu elebiduna (html)

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


