euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kalean da TikTara talearen disko berria, euskal etorkinei buruzko hitzekin, euskaraz eta erritmo latinoamerikarrekin

2024/05/15

TikTara taldearen 'Ubera' diskoaren azala Hiru urteko lanek beren fruitua eman dute eta azkenean kalean da dagoeneko TikTara taldearen azken diskoa, ‘Ubera’ izenburupean. TikTara musika taldea Zarautzen sortu zen 2010ean eta sustrai latinoa duten abestiak euskaraz kantatzeagatik egin zen ezaguna. Oraingo proiektuan, ordea, hori baino gehiago egin du taldeak; ‘Ubera’ osatzen duten zazpi kantek ardatz tematiko bat ere badute-eta. ...

Gehiago irakurri...


Nevada, Reno Unibertsitateko 'Jon Bilbao' Euskal Liburutegia artxibozain baten bila dabil: azkeneko egunak aurkezteko

2024/05/14

Nevada Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia eta Unibertsitate Artxibo eta Bilduma Bereziak pertsona baten bila dabiltza Euskal Liburutegian artxibozain lanetan aritzeko. Munduan Euskal Herritik kanpora euskal gaietan den liburutegi handiena da Renon egoitza duen hau, eta Iñaki Arrieta dauka liburuzain buru. Eskaintzen posizioa 2 zenbakidun mailako artxibozaina da, ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrerak Aberri Eguna ospatu du ikasturteko lehen afarian, txalo ugarirekin bere dantzari guztientzat

2024/05/14

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Aretoaren bista orokorra joan den larunbatean, maiatzaren 11an egindako afarian Betiko lagunak eta baita aurpegi berri asko bildu ziren Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak antolatutako urteko lehenengo afarira. Izan ere, bilgarria Aberri Eguna ospatzea izan zen, baina baita berriro elkartzea ere, afari eta lagunarte onean, dantza eta alaitasun handiko gaua konpartitu eta disfrutatuz. Topaketa joan den larunbatean, maiatzaren 11an, eginn zen, eta 150 bat pertsona batu ...

Gehiago irakurri...


Etorritakoengatik-ek Gernikako Arbolaren kimua landatu du bere 13. urteurrenean Puerto Madryngo Euskadi Plazan

2024/05/13

Maiatzaren 5ean, elkartearen 13. urteurrenaren baitan, Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Puerto Madryngo Euskadi Plazan, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko kideak lagun Iaz, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenaren harira, bertaratu eta aurreskua dantzatzeko gonbitea egin zieten Trelew-ko Euskal Etxeko kideek Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteei. Oraingoan, Puerto Madryngo dantzariek aurreskua euren herrian bertan dantzatu dute, Gernikako Arbolaren kimua lortu eta landatu baitute bertako Euskadi Plazan. Ekitaldia joan den maiatzaren 5ean ...

Gehiago irakurri...


Jon Maia aste honetan kantari Habanan Nazioarteko Cubadisco 2024 kubatar musikaren jaialdiak gonbidatuta

2024/05/13

Jon Maiak Habanan kantatuko du maiatzaren 14tik 17ra "Kantu berri bat gara" ikuskizuna aurkeztuz Jon Maiak Habanan kantatuko du aste honetan bere Kantu berri bat gara ikuskizunarekin, Kubako musikaren urteroko sari nagusiak banatzen dituen jaialdian. Bertsolari zumaiarra bere ohiko taldea lagun dago Kuban: Pello Ramirez (txeloa), Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia) eta Nacho Soto (pianoa, sintetizadorea). Gogora dezagun 1991etik hona Maia Euskal Herriko izen handiko hainbat ...

Gehiago irakurri...


Tour Euskal Herria 2024: azken bi lekuak bidaiatzeko ekainean Argentinatik EHra Mariana Dominé aditua lagun

2024/05/13

Azkeneko bi lekuak geratzen dira bidaiatzeko Argentinatik Euskal Herrira ekain honetan Mariana Dominé Irigoyen, euskal-argentinar gizataldeko kide ezaguna gidari eta lagun dela. Ibilbideak 17 egun/16 gau iraungo ditu "Euskal Herri osotik, barne daudela Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea, euren paisaiak, historia, ohiturak, musika, gastronomia eta 'batez ere, euren ...

Gehiago irakurri...


Arrecifes: 500 ikusletik gora Euskal Etxeko Antzerki Taldearen "Gernika, nire lehen praka luzeak"en antzezpenean

2024/05/10

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko aretoan "Gernika, nire lehen galtza luzeak" emanaldian lan egin zuten aktoreek agur egiten diete emanaldira joan ziren ikusleei Areto beteko bi emanaldirekin, 35 aktore oholtza gainean, hunkidura handia eta txalo zaparrada ederra lagun, "Guernica, mi primer pantalón largo" (Gernika, nire lehen praka luzeak) aurkeztu da Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko aretoan. Antzezlanak kontakizun autobiografiko bat du oinarri eta "Bat Etorri" antzerki taldeak eta Euskal Etxeko taldeetako kide ...

Gehiago irakurri...


Peruko Urubamba Harana eta Cusco izango dira urriaren 19tik 25era 45. Munduko Mus Txapelketaren egoitzak

2024/05/10

Euskal Gizataldeen arteko Munduko 45. Mus Txapelketa 2024ko urriaren 19tik 25era egingo da Peruko Urubamba eta Cuscon Hego Amerikan bilduko dira berriro ere aurtengo azken hiruhilabetekoan mundu osoko muslariak Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketan parte hartzeko, 2024ko edizio honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Norgehiagoka urriaren 19an hasi eta urriaren 27ra arte luzatuko da, bi herri ezberdinetan; lehenengo 4 egun eta gauak Inken Haran Sakratuan (Urubamba-n), bertako San Agustin Hotelean, eta beste ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin du Durangoko udal ordezkaritza batek bisita Montevideora, Bruno Zabala durangarrak fundatutako hiria

2024/05/09

Elkoroiribe eta Soria Durango eta Montevideoko bi agintari gorenak atzo, lankidetza ekintzei bide ematen dien dokumentua sinatzen Maiatzaren 3tik 9ra arte luzatu da Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia alkatea buru zuen Durangoko Udaleko ordezkaritzaren bisita Montevideora. Hiriburu uruguaitarrean, bertako Departamentuko Batzarreko presidentea den Patricia Soriak izan zuen euskal ordezkaritzari harrera emateko ardura, eta sei egunetan zehar ekintzen egitarau oparoa bete zuten elkarrekin.

Gehiago irakurri...


Roldango Euskel Biotzak Batzar Nagusirako deia egin du, izaera juridiko mota aldatzeko proposamena mahai gainean

2024/05/09

Roldango dantzariak: zutik, ezker-eskuin, Sofía Pereyra, Micaela Echezarreta, Ignacio Escalante Maritxurekin, Sebastián Menghi Lorenzorekin, behean: Marcela Gentileza Inchausti, Sebastián Martín, Bernardo (Spiderman) eta Gabriela Menghi Ignaciorekin Euskel Biotza, Santa Fe probintziako Roldan herriko Euskal Etxea, duela 36 urte sortua, une zaila ari da igarotzen. Bere Zuzendaritza Batzordeak Ohiko Batzar Orokorrera deitu ditu elkarteko kide, bazkide ohi eta lagun guztiak, euskal elkarteen jarduera formal ohikoenetako bat. Hala ere, aurreko ekitaldiko memoria eta balantzea, 2023ko abenduaren 31raino heltzen dena, kontuan hartzeaz gain, elkartearen legezko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia