euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal etxeek Martxoaren 8arekin bat egin dute, hitzaldiak, zinema, afariak eta omenaldiak antolatuz

2026/03/10

Emakumeen Eguneko saioetako batzuk, ezker-eskuin Chivilcoyko Beti Aurreran, Azulgo Gure Txokoan, Villa Mariako Euzko Etxean, Pergaminoko Lagun Onaken, Tres Arroyoseko Hiru Errekan eta Lapridako Lagunen Etxean Emakumearen Nazioarteko Eguna gero eta gehiago ari da sartzen Euskal Etxeetan, kontzientzia hartzea eta parekotasuna eta ekitatearen aldeko planak ugariago antolatzen diren heinean, Emakundetik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen proposamen eta lan-ildoak lagun. Aurten Argentinan, Euskal Etxeak aldarrikapen eta elkarretaratze gune bilakatu dira berriro ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara. Jaia, formakuntza, ...

Gehiago irakurri...


Ayacucho: Euskal Odola EEa arrastoa uztekotan Txahalaren 52. Jai Nazionalean, bere Peña eta karroza alegorikoarekin

2026/03/09

Jendez gainezka zegoen Txahal Jaialdi Nazionaleko Erregina izateko hautagaia aurkezteko. Isabella Baldini, goian eskuinean. Musikariek alaitu zuten Euskal Etxeko ospakizuna, Nilda Illarregui lehendakari (behean esk.) Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak herriko bizitza sozialarekin duen lotura berritu egingo du aurten ere Fiesta Nacional del Ternero y Día de la Yerra-n (Txahalaren Jai Nazionala eta Markatze Eguna) parte hartuz. Mende erdi baino gehiagoko historia duen ospakizun honek landa-eremuko nortasuna du ardatz eta, besteak beste, euskal etorkinek eskualdeko ekonomian eta kulturan izandako garrantzia aitortzen ...

Gehiago irakurri...


Goya Sariak irabazitako euskal film eta egileak eskuragai dagoeneko, online eta doan, EiTBren Primeran plataforman

2026/03/09

Goya saria jaso zuten hainbat euskal film ikusgai daude EiTBren Primeran plataforman. Egin duzu aproba? 2026ko Goya sarien 40. edizioa Bartzelonan euskal zinemagintzaren benetako festa bihurtu zen. Euskal Herriko ekoizpenek zortzi sari bereganatu zituzten eta artistek nazioarteko oihartzuneko ekitaldi batean jarri zituzten berriro ere euskara eta euskal ekoizpenbak. Irabazle nagusien artean, ‘Los domingos’ (‘Igandeak’) pelikulak. film onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi ...

Gehiago irakurri...


Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna: Eusko Jaurlaritzaren hiru ekimen Euskal Etxeetan berdintasuna indartu eta areagotzeko

2026/03/08

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeko Paola Rossano "Martxoaren 8a, etorkizuneko ahotsak ehuntzen" bideoan Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak hiru ekimen bultzatu ditu Euskal Etxeetan, emakumeen lidergoa agerian jartzeko eta berdintasuna indartzeko. Programak bideo bat biltzen du, "Martxoaren 8a: eraldatzen duten ahotsak" izenburuduna; "Berdin Blai Gela" prestakuntza-plataforma berria, euskal etxeen eguneroko jardueran berdintasuna sustatzeko online ...

Gehiago irakurri...


Film teaser berria "Eskorgako Euskalduna"z, Kling 3.0 teknologia, paisaia zoragarriak eta keinua Saint-Exupéry-ri

2026/03/06

Eskorgako Euskaldunari buruzko 'Nire hitza' filmaren teaser berria, Adimen Artifizilarekin eginda Orain arte pantailetara dokumental edo dokumental dramatizatu gisa baizik iritsi ez bada ere, "El Vasco de la Carretilla"ren istorioak zinemarako egina dirudi, hori gertatzen baita —mihi gaiztoek diotenez— euskaldun bati —are gehiago nafarra bada, segitzen dute mihi gaiztoek— "ezetz ausartzen..." esaten diotenean. Izan ere, baietz, ausartzen dela erakustera behartuta ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxeak Illes Balears Eguna ospatu eta pilota klaseak, 'mendibuelta' eta Korrika ari da prestatzen

2026/03/05

Otsailaren 27tik martxoaren 1era arte luzatu dira aurten Illes Balears-en Egunari lotutako ekitaldiak Mallorcan, eta bertako Artea Euskal Etxeak bat egin du, urtero legez, hiriko gainerako gizatalde elkarteekin Sa Feixina parkean burutu zen ospakizunean. Txandaka, elkarteko kideak arduratu ziren txoznaz eta goizeko 10etatik gaueko 10etara euskal menu tipikoak eskaintzeaz gain, txalapartaren musika eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Joseba Sarrionandiak EH eta euskal arrastoa Kuban hizpide Habanako Unibertsitateko 2026ko saioen hasierako saioan

2026/03/05

Joseba Sarrionandia Habanako Unibertsitateko Euskara Irakurletzako lauhileko berriaren hasiera hitzaldian, hogei bat ikasle entzule (argazkia Katia Noris Oleaga) Lotura handia du —segitzen du izaten— Joseba Sarrionandiak Kubako hiriburuarekin. Bertan bizi izan zen 30 urte baino gehiagoko erbestealdian, 2021ean Euskal Herrira itzuli zen arte. Hamarkada horietan, idazle lanean aritzeaz gain, euskal kulturaren erreferente ere bilakatu zen Iurretako idazlea irlan, eta denborarekin, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura ...

Gehiago irakurri...


Harkaitz Cano euskalduna partaide ostiral eta larunbat honetan Quebec-eko I. Nazioarteko Poesia Jaialdian (FIP)

2026/03/04

Arkaitz Cano euskal olerkari eta idazleak bat egingo du aste honetan munduko beste hogei bat egilerekin Quebec Hirian Arkaitz Cano (Lasarte-Oria, 1975) poeta eta idazle euskaldunak Quebeceko I. Nazioarteko Poesia Jaialdian (FIP) hartuko du parte ostiral eta larunbat honetan Quebec Hirian. Egile gipuzkoarra ostiralean, martxoaren 6an, arituko da goizeko poesia saioan (10:00etatik 12:00etara) nazioarteko beste zenbait olerkari ere partaide. Bakoitzak bere jatorrizko hizkuntzan errezitatuko du ...

Gehiago irakurri...


Zabalik da Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedra, euskal diaspora ikertuz Renon irakasle gonbidatu aritzeko

2026/03/04

Deitzen dute Jon Bilbao Katedra "Nevada System of Higher Education" delakoak (UNR ordezkatuz) eta Etxepare Euskal Institutuak Zabalik da Nevada Renoko Unibertsitateko (UNR) 2026ko Jon Bilbao Katedrara aurkezteko epea. Helburua, Euskal Diasporari lotutako ikerketa proiektu bat gauzatzea, Renon, UNRn, hilabeteko ikerketa egonaldia eginez ikertzaile gonbidatu gisa. Egonaldia 2026ko irailaren 1etik 2026ko abenduaren 10era bitartean egingo da. Ikertzailea doktoradutza lanetan behar du, eta euskal ...

Gehiago irakurri...


Bira akustiboa hasiko du martxo bukaeran Zea Mays banda euskaldunak Argentinan, kontzertuak bost euskal etxe eta hiritan

2026/03/03

Zea Mays talde ikonikoa Argentinara iritsiko da eta bost kontzertu emango ditu formatu intimo batean: ahots eta gitarra bikote akustikoa Zea Mays euskal talde enblematikoak Atlantikoa zeharkatuko du berriz ere hil honen amaieran, Argentinako publikoarekin lehen aldiz aurrez aurre egoteko. Nazioarteko oholtzetan ia hiru hamarkadako bidea egin ondoren, euskaraz abesten duen euskal pop-rock alternatiboaren erreferente nagusietako bat herrialde australera iritsiko da. Zuzenekoaren indarrarekin eta euskal eszenako talde ezagunenetako baten zigiluarekin, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia