euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zabalik da Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Katedra, euskal diaspora ikertuz Renon irakasle gonbidatu aritzeko

2026/03/04

Deitzen dute Jon Bilbao Katedra "Nevada System of Higher Education" delakoak (UNR ordezkatuz) eta Etxepare Euskal Institutuak
Deitzen dute Jon Bilbao Katedra "Nevada System of Higher Education" delakoak (UNR ordezkatuz) eta Etxepare Euskal Institutuak

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada, AEB. Zabalik da Nevada Renoko Unibertsitateko (UNR) 2026ko Jon Bilbao Katedrara aurkezteko epea. Helburua, Euskal Diasporari lotutako ikerketa proiektu bat gauzatzea, Renon, UNRn, hilabeteko ikerketa egonaldia eginez ikertzaile gonbidatu gisa. Egonaldia 2026ko irailaren 1etik 2026ko abenduaren 10era bitartean egingo da. Ikertzailea doktoradutza lanetan behar du, eta euskal diasporari buruzko ikergai bat proposatu. Martxoaren 17a da eskabideak aurkezteko azken epea. Ikus beherago linkak eta ezaugarriak. UNRko Jon Bilbao Euskal Liburutegiak, UNRko Euskal Ikasketa Zentroak eta Etxepare Euskal Institutuak batera eratutako deia da.

- Katedraren deialdia webgunean
- Irakaslea hautatzeko deialdiaren ezaugarriak (pdf)
- Kontsultak egiteko idatzi Euskal Liburutegiko arduradun Iñaki Arrieta Barori (arrieta@unr.edu)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia