euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Euskal Etxeak Illes Balears Eguna ospatu eta pilota klaseak, 'mendibuelta' eta Korrika ari da prestatzen

2026/03/05

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Otsailaren 27tik martxoaren 1era arte luzatu dira aurten Illes Balears-en Egunari lotutako ekitaldiak Mallorcan, eta bertako Artea Euskal Etxeak bat egin du, urtero legez, hiriko gainerako gizatalde elkarteekin Sa Feixina parkean burutu zen ospakizunean. Txandaka, elkarteko kideak arduratu ziren txoznaz eta goizeko 10etatik gaueko 10etara euskal menu tipikoak eskaintzeaz gain, txalapartaren musika eta Euskal Herriari buruzko informazioa eskaini zizkioten ugari bildu zen publikoari.


Atsedenik ez zuten izan Mallorcako Artea Euskal Etxeko kide eta lagunek hiru egunetan


Ez daukate batere itxura txarrik pintxoek, Euskal Etxeko standeko menuko produktu izarra

“Urtero bezala, aurten ere Euskal Etxea gustura bertaratu da, Euskal Herriaren eta euskal kulturaren ordezkari Illes Balears-en Eguneko ospakizun honetara. Egun bereziak dira bertakoentzat, eta aurten ere erantzun bikaina jaso dugu publikoaren aldetik. Txoznan ezin geldirik aritu ginen egunero, batez ere bazkalorduetan, guztiek dastatu nahi baitzituzten gure pintxo eta edariak”, azaldu dio Euskal Etxeko erreferente den Lucía Bohorquezek EuskalKultura.eus buletinari..

Martxo ekintzaz josia

Illes Balers festa, martxo hasieran izan da, baina hilabete honek beste hainbat ekitaldi gehiagorekin elikatuko du Artea Euskal Etxearen zeregina. Urrunago joan gabe, datorren asteburu honetan Iker Urmeneta pilotari gipuzkoarraren klasea eta erakustaldia antolatu ditu Euskal Etxeak Son Rapinya-ko frontoian. Martxoaren 14an, berriz, 'mendibuelta' batera gonbidatzen du euskal elkarteak, Aita Ginard Museo Etxeari bisita eta Sant Nofre mendira igoera barne. Korrikarekin ere bat egingo du euskal etxe mallorcatarrak: laster argitaratuko dute aurtengo edizioaren programa osoa.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia