euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldi euskal uruguaitarra eratu du Mallorcako Artea EEak, pintxo-potea, eskupilota eta Rio de la Platako murga barne

2025/11/05

Mallorcako Artea Euskal Etxeko eta irlako elkarte uruguaitarreko lagunak bi herrialdeotako banderak eskuetan
Mallorcako Artea Euskal Etxeko eta irlako elkarte uruguaitarreko lagunak bi herrialdeotako banderak eskuetan

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Mallorcan bizi diren euskal eta uruguaitar jatorriko komunitateen arteko loturak sendotu nahian, hiriko Artea Euskal Etxeak bi herrietako kultur adierazpen nagusiak biltzen zituen ekitaldi bat antolatu zuen joan den igandean, azaroaren 2an. Son Rapinya Frontoian, eskupilota partidak, txalaparta tailerra eta pintxo-potea eskaini zizkieten anfitrioiek bertaratu ziren lagunei, eta Rio de la Platako erritmoa eta abestiak ere iritsi ziren festara, ‘La murga de dos orillas’ izeneko murga taldearekin.


'La murga de dos orillas' murga topaketan partaide

Ekitaldia ez zen izan, ordea, Euskal Etxeak eta Balearretako Uruguaiko Erakundeak elkarren babesa adierazteko egindako lehenengo ekintza. Izan ere, joan den abuztuaren 25ean, Artea Euskal Etxeko agintariek parte hartu zuten Uruguaiko Independentziaren Bigarren Mendeurrena ospatzeko Uruguaiko Erakundeak antolatutako zeremonian.


Nicolas Ibarra EEko lehendakaria eta Alby Basagoitia idazkaria Uruguaiko Bigarren Mendeurrenaren zeremonian

“Euskal Herriaren eta Uruguairen arteko harremana estua da arrazoi askorengatik: historia, migrazioa, kultura, kirola…”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i Artea EEko lehendakari Nicolás Ibarra Murillok. “Gainera, Mallorcako erakunde uruguaitarreko kide batzuek, murgako artistetako zenbait kidek bezala, euskal jatorria dute eta asko pozten dira ekitaldi hauek antolatzen ditugunean. Garrantzitsuena, gure arteko adiskidetasuna lantzea da, garai hauetan oso beharrezkoa baita harremanak zaintzea”, adierazi du Ibarra Murillok, eta aurratu digu segituko dutela gerora ere topateka euskal uruguaitarrak antolatzen.

- Artea Euskal Etxea Instagramen, euskal_etxea_artea



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia