euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Euskal Etxeak eskerrik asko esanez itxi du ikasturtea: Diasporaren Egunarekin hasiko du irailean berria

2025/07/04

Azken agurra eman diote Mallorcako Artea Euskal Etxeko bazkide eta lagunek 2024-2025 ikasturteari, hiriko Jai-Alai euskal jatetxean
Azken agurra eman diote Mallorcako Artea Euskal Etxeko bazkide eta lagunek 2024-2025 ikasturteari, hiriko Jai-Alai euskal jatetxean

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Topaketa oso animatu batean bildu ziren 2024-2025 ikasturteari amaiera emateko Mallorcako Artea Euskal Etxeko lagunak hiriko Jai Alai euskal tabernan. Afalostean, EEko  aktibitate ezberdinetako ordezkariek kanta batzuk partekatzeaz gain, ikasturtearen balantze bikaina egin zuten. “Zikloa ona izan da: jarduera arrakastatsuak izan dtu, bazkide berriak hurbildu zaizkigu, Zuzendaritza Batzordea sendotu egin da eta ekonomikoki ere ez zaigu batere gaizki joan”, adierazi diote Euskal Etxetik EuskalKultura.eus-i.

Datorren zikloari begira, jarduerez betetako egitaraua ari dira antolatzen mallorcarrak. Irailean ohiko aktibitateak hasiko dira, tartean euskara eskolak, txalaparta tailerra, txangoak, pilota eskola… eta irailaren 13an, larunbata, Diasporaren Eguna ospatuko dute Son Rapinya frontoian, Euskal Etxeko esku pilota taldearen debutarekin. Egun berean, paleta argentinar erakustaldi bat egingo dute, Maider Ardanaz munduko txapelduna eta beste pilotari argentinar bat partaide.


Beroaldi handiak ez zituen Artea Euskal Etxeko kideak izutu eta 25etik gora lagun bildu ziren Jai-Alaira

“Oporretatik bueltan, Diasporaren Eguna ospatu eta gero, txozna bat muntatuko dugu ‘Parc de la Mar’en, irailaren 19tik 21era”. “Baina ikasturtea bukatzen ari garen honetan, ezinbestekoa egiten da azpimarratzea harro gaudela gure EEaz, eta Artea talde-proiektu bat dela, euskal jarduera tradizionala den auzolanaren emaitza, eta gure bazkide eta lagunen lan besterenkoi engaiatua duela oinarri. Horregatik, ongi dago aukera hau ere baliatzea gure esker ona helarazteko honaino ekarri gaituztenei, euren lan eta ahalegina medio Artea Euskal Etxea ahalbidetzen dutenei, eskerrik asko zintzo bat!", adierazi digute.

Mallorcako Euskal Etxea Instagramen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia