euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mallorcako Artea, Europako euskal etxeetako euskara irakasleen 2023 bilerako egoitza izan da joan den asteburuan

2023/10/18

Europako euskal etxeetako euskara irakasle taldea, Kinku Zinkunegi eta Jon Urdangarin tartean, Mallorcako Can Alcover-en
Europako euskal etxeetako euskara irakasle taldea, Kinku Zinkunegi eta Jon Urdangarin tartean, Mallorcako Can Alcover-en

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Bertako Artea Euskal Etxea anfitrioi, Mallorcako Can Alcover herria Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programako euskal etxe europarretako irakasleen urteroko formakuntza topaketaren egoitza izan da joan den asteburuan. Jardunaldiak urriaren 13 eta 14an egin dira Obra Cultural Balear erakundearen Can Alcover Espai Cultural-en, izan ere Euskal Etxeak bere euskara klaseak emateni dituen leku berean.

Europa osotik bildutako irakasleek, euskararen irakaskuntzaren jarduerak dakarzkien esperientziak eta irakasteko metodoen aplikazioak partekatzeko aukera izan zuten. Bilkurara bildutako irakasleak Paris, Paue, Bordele, Berlin, Valladolid, Bartzelona, Valentzia, Madril eta Palmako euskal etxeetatik bertaratu ziren. Eurekin  batera, saioetako koordinatzaile, Kinki Zinkunegi Euskara Munduan programaren arduraduna aritu zen, eta Jon Urdangarin irakaslea, Lazkaotik joana.


Kinku Zinkunegi, programaren arduraduna, euskara irakasleen urteroko topaketan

Pertsona zinez ezaguna da Jon Urdangarin Diasporako euskara ikasle eta irakasleen artean. Maizpideko zuzendari izana, Euskara Munduan programaren material didaktikoaren sortzaileetako bat da. Irakasleek material hori erabiltzen dute euren eskoletan. Formakuntza, online irakaskuntzako zenbait alderdiez eman zuen. "Oso esperientzia polita izan da", laburbildu dio EuskalKultura.eus-i. "Online eta plataforman hobeto moldatzeko zenbait azalpen eman dizkiet. Saiatu naiz, izan ere, materialaren nondik norakoak azaltzen eta plataforman hobeto ibiltzeko trikimailu batzuk erakusten".

Datorren urteko bilkurak badu dagoeneko data eta lekua: 2024ko urrian izango da, Berlinen. Bitartean, "txapela buruan, ibili munduan".



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia