euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Miguel: Emozioa eta gogoeta Sarrionandia eta Uriberen poemekin, María Inés Mogaburu narratzailearen eskutik

2023/10/18

Maria Ines Mogaburu San Migueleko Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegian, joan den urriaren 14ko ekitaldian
Maria Ines Mogaburu San Migueleko Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegian, joan den urriaren 14ko ekitaldian

PUBLIZITATEA

San Miguel, Argentina. Poesia eta ahozkotasuna eskuak hartuta, Maria Ines Mogabururen ahotsak entzuleakliluratu egin zituen beste behin “Askatasunaren Bidea” euskal argentinar elkarteak antolatutako “Escuchando libros” (Liburuak entzuten) ekitaldiaren azken edizioan. Fantasia eta gogoeta landu ziren joan den larunbatean, urriaren 14an Buenos Airesko San Miguel herriko Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegian egindako elkarretaratzean. Irakurketa dramatizatua poemen gaztelaniazko bertsioarekin egin zuen.

José C. Paz-en jaiotako idazleak, lehen mailako euskal idazle famatu diren Joseba Sarrionandia Uribelarrea-ren (Iurreta, Bizkaia, 1958) eta Kirmen Uribe Urbieta-ren (Ondarroa, Bizkaia, 1970) aipamen biografikoak eginez eman zion hasiera topaketari. Gero, lehenengoaren bi olerki hautatu zituen: “Esku ahurreko marrak” eta “II. galdera”, eta Uriberen “Aparte apartean”, “Ibaia” eta “Urrezko eraztuna”, eta bertaratutakoen aurrean antzeztu zituen.

Zeure Euskal Etxean eskaini nahi?

Askatasunaren Bidean elkarteko kide den Horacio Marotto Etxezaharrek azaldu dionez EuskalKultura.eus-i, “Jendeak gogo biziz hartzen du parte ekitaldiotan, eta bukatzen denean, ez du alde egin nahi. Gehiago nahi dutela, Maria Ines Mogabururekin eskaintzen ditugun ekitaldeak gutxi direla diote. Horregatik datorren urteari begira hirugarren topaketa bat planifikatzen ari gara dagoeneko”, diosku. Bere aldetik, María Inés Mogaburuk topaketa bakoitzean sentitzen duen gozamena aitortzen du. “Oso une atseginak dira, bizitasunez eta alaitasunez betetzen nauten esperientziak”, berresten du.

Ohiko ekitaldi kulturalez gain, Askatasunaren Bideak euskara eskolak eskaintzen jarraitzen du, Martin Colombet irakasle. Elkartearen jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, https://askatasunaren-bidea.blogspot.com webgunean kontsulta daiteke, edo askatasunarenbidea@gmail.com-era idatzi. Eta, María Inés Mogabururekin harremanetan jartzeko, bere jarduera bat programatzeko edo bestera, idatzi mogaburumi@gmail.com helbidera.



Komentarioak

  • Lan ederra

    Lan ederra zabalkundearena

    Esti (Buenos Aires, Argentina), 2023/10/19 23:35

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia