euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Laurak Batek bere Artxibo Digitala nahi du sortu, memoria historikoa gorde eta eskuragai ipintzearren

2023/10/19

Laurak Bateko idazkari den Diego Orellanak web orrialdean dagoen Memoria Historikoaren Artxibo Digitalaren eratzea koordinatzen du
Laurak Bateko idazkari den Diego Orellanak web orrialdean dagoen Memoria Historikoaren Artxibo Digitalaren eratzea koordinatzen du

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gure arbasoen ondarea, erakundeen eta gizataldearen memoria historikoa gordetzea euskal diasporaren kezka partekatua izan da eta bada. Duela gutxi, Buenos Airesko Laurak Batek zeregin horri ekitea erabaki zuen eta irailaren 8an, Diasporaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, euskal etxeetako dekanoak bere Memoria Historikoaren Artxibo Digitala aurkeztu zuen.

Laurak Bat-eko kide zaharrenen istorio, pasadizo eta istorio pertsonal eta familiakoak gorde nahian sortua da ekimena. Proiektua hasierako fasean dago, eta «Noiz amaituko dugun,  oraindik ezin esan», aitortu dio Laurak Bat Euskal Etxeko idazkari Diego Orellanak EuskalKultura.eus-i. Berak kontatu duenez, dagoeneko familia batzuek euskal etxeari euren artxiboak, jaiotza-agiriak, gutunak, argazkiak eta hainbat motatako ziurtagiriak, 19. mendearen amaieratik gaur egunera artekoak, helarazi dizkiote.  “Material honek guztiak balio emozional eta afektibo handia du”, gaineratzen du proiektyua koordinatzen aroi den Orellanak. Horrez gain, euskal etxeak material ugari dauka pixkanaka Artxibo Digitalean sartzeke.

Kontsultatu edo zure ekarpena egin nahi duzu?

Horrelako artxibo batek duen abantailetako bat sarbidea da. Izan ere, lau hormen artean gordeta eta babestuta dagoena behar duenaren esku jartzen du, kontsulta munduko zein tokitatik egiten duen kontuan hartu gabe. Kasu honetan, www.centrolaurakbat.com web orri instituzionalean sartzearekin nahikoa izango da Artxiboan dagoena ikusi ahal izateko. Besteak beste, esaterako, 1877ko euskal etxearen sorrera-aktak, hainbat gertaera eta ospakizunetako argazkiak, argitalpenak, une gogoangarrien aipamenak, Eusko Jaurlaritzako lehendakari, agintari eta Euskal Herriko kulturaren erreferenteen bisiten irudiak, topatuko dituzte. 

Berariazko kontsultaren bat behar dutenek, edo euren ekarpena artxibora helarazi nahi dutenek, Laurak Bat Euskal Etxearen webgunearen bidez, secretaria@centrolaurakbat.com helbidera idatziz edo 54 911 4383-3903 eta 54 911 3635-4130 zenbakietara deituz egin dezakete.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia