euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrilgo Euskal Etxea 2024ko egutegia ari da prestatzen eta Argazki Lehiaketa antolatu du ilustratzearren

2023/10/19

Azaroaren 3a da Madrilgo Euskal Etxearen 2023ko Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko azkeneko epea
Azaroaren 3a da Madrilgo Euskal Etxearen 2023ko Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko azkeneko epea

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Urtero bezala sasoi honetan, Madrilgo Euskal Etxeak (MEE) deia egiten die bere inguruko argazkizale eta euskaltzale guztiei, euskal elkarte madrildarraren Argazki Lehiaketan parte har dezaten. Aukeratutako hamabi argazki onenak MEEren 2024ko egutegian argitaratuko dira. Argazkien gaia 'euskaltasuna' izango da, edozein gauza euskaldun, eta nonahi egindako argazkiak aurkeztu ahal izango dira, Madrilen egindakoei balio berezia eman arren. Aurkeztu ahal izateko, urriaren 1ean erakundeko bazkide izan beharko da (izapideak azkarrak eta errazak dira).

Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Zuri-beltzean edo koloretan izan daitezke, baina beti formatu horizontalean. Ez da onartuko argazkiak moldatzea, ezta elementuak gehitzea edo ezabatzea ere, argazkiak nahastea edo jatorrizko konposizioa aldatzea. Argazkiek originalak izan beharko dute, eta ez dira aurretik argitaratuko edo beste lehiaketaren batera aurkeztutakorik onartuko. Formatuari dagokionez, jpg formatuan aurkeztuko dira.

Argazkiak Madrilgo Euskal Etxera bidaliko dira posta elektronikoz, adm@eetxea.e.telefonica.net helbidera. Lehiakide bakoitzaren lan guztiak artxibo konprimitu (zip) berean sartuko dira, argazki-lehiaketarako direla adieraziz. Lan bakoitzak identifikazio-izenburu bat izango du, eta artxiboak egilearen izena. Argazkiak aurkezteko azken epea 2023ko azaroaren 3a izango da, 21: 00etan. Emaitzak EEaren webgunean, sare sozialetan eta egoitzako oharren-taulan adieraziko dira.

SARIAK

- Lehen saria: 100 eurokoa
- Bigarren saria, 50 eurokoa
- Hirugarren saria, 25 eurokoa

Sariak noiz banatuko diren behar bezala jakinaraziko da. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa birtual bat egingo da eta, ahal baldin bada, baita presentzial bat ere EEan.

- Madrilgo Euskal Etxeko XII. Argazki Lehiaketaren oinarri osoak hemen irakur daitezke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia