Elko, Nevada, AEB. Uztail haste-hastea —tartean AEBko Independentzia Eguna den uztailaren 4a dagoela— Elkoko Euskal Jaien garaia da Estatu Batuetan, egitaraua normalean ostiral, larunbat eta igandez garatuta. Hori Elkon, aurten bezala aste horretako igandean, bere Euskal Piknika egin ohi baitu Hego Kalifornian, Southern California Eskualdun Cluba bezala sortu zen euskal elkarteak, Chinon. Bi herrien arteko aldea mila kilometro pasatxo direnez, jendeak hautua egiten du, bata edo bestea.... Jean Flesher eta bere musika bandak, Amerikanuak-ek salbu...
Izan ere gaurtik hasita eta larunbata barne Elkoko euskal festetan jotzen arituko baitira, jo ta ke, zenbait agertokitan. Eta bertan emango dituzten egun eta orduei zukua atera ondoren —programa etengabea dute—, igandean Chino herri kaliforniarreraino helduko dira, asteburua bertako SCBCen Euskal Bestan bukatzeko, jendea dantzaraziz eta igande gaua ongi sartuta Chinoko euskal festa honi erromeria batekin amaiera jartzeko. Jende estimatua dira eurak eta euren musika, eta saiatzen dira, ahal duten heinean, euren musika maite duten guztiei plazer ematen, Nevadako Elkokoa utzi gabe, Kaliforniakoa ere egiten.
TESTUA EGUNERAKETA LANETAN. Barkatu eragozpenak