euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideo: Hotzaldi polarrak ez du galerazi FIVU Topaketa; ondokoa San Josen izango, turismoa euskaraz tarteko

2025/07/03

Ikasle eta irakasleak FIVUk antolatutako urteko lehen Topaketan joan den larunbatean Montevideon, Haize Hegoaren egoitzan
Ikasle eta irakasleak FIVUk antolatutako urteko lehen Topaketan joan den larunbatean Montevideon, Haize Hegoaren egoitzan

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxearen egoitzan izan da aurten FIVUko Euskara Ikasleen I. Topaketa. Ekainaren 28an, eta federazio euskal uruguaitarraren eskutik, Martin Zabalza eta Maria Noel Abella irakasleek izan zuten programa eratu eta gidatzeko ardura. “Asteburuko tenperaturak urteko baxuenak izan arren, topaketaren giroa goxoa izan zen, bildutako lagunen jarrera bikainagatik”, esan dio EuskalKultura.eus-i egun 'San Joseko Euskaldunak Taldea' Euskal Etxean irakasle den Abellak.

Topaketa, parte hartzaileen aurkezpenekin hasi, eta mailaren araberako proposamenekin jarraitu zuen arratsaldean: jokoekin, musika, ariketak, gurutzegrama eta elkarrizketekin… “Urtero egiten ditugun Topaketak dira, FIVUko ikasle eta irakasleen arteko trukea sustatzearren, eta sozializazioa beti ere euskararen erabilera tetuinguru batean”, azaldu diote irakasleek EuskalKultura.eus-i. “Arratsaldea oso polit eta emankorra izan zen, 15 bat ikasle partaide, denbora goxoa pasatuz, eta dagoeneko prest; hurrengoaren zain”.


Maria Noel Abella (zutik) eta Martin Zabaltza (ezkerrean) Euskara Munduan programan trebatu ziren irakasle

Hurrengo Topaketak oraindik data zehatzik ez izan arren, seguruenik irailean izango dela adierazi du FIVUk, izan ere San Jose hirian, bertako 'San Joseko Euskaldunak Taldea' antolatzaile. Inguruak ezagutzeko ibilbide turistiko bat prestatzeko asmoa daukate anfitrioiek. “Datozen ikasle eta irakasleei euskarazko bisita gidatu interesgarri bat eskaintzeko asmoarekin ari gara lanean, hori Topaketako erakarpenetako bat izango da, nahi duen guztiek parte hartzea nahi genuke”, gonbidatzen du.

Gogora dezagun FIVUk umeei begirako Topaketa bat ere antolatzen duela, Udaleku formatuan, eta hondartzan. Asteburupasa, urte amaieran izaten da, Hego Hemisferioko uda aldera.

FIVU sareetan
Instagram; Facebook



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia