euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Mundu oso bat aurkitu nuen euskararen barruan; natura, gizartea eta mundua ulertzeko modu bat…”

2020/03/27

Noel Abella Aiscar, montevideotarra, musikaria, feminista eta euskara ikaslea
Noel Abella Aiscar, montevideotarra, musikaria, feminista eta euskara ikaslea

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Noel Abella Aiscar montevideotarra da, musikaria eta feminista. Duela pare bat urte pasatxo hasi zen euskara ikasten oso arrazoi on bat tarteko: gauza asko ikasi izan ditu –musika irakaslea eta koru zuzendaria da, eta biolontxeloa eta tronboia jotzen ditu– eta lanarekin loturarik ez zuen zerbait nahi zuen ikasi. Noelek gustuko ditu hizkuntzak, euskal arbasoak ditu eta euskara interesgarria iruditu zitzaion… zer gehiago behar zuen munduan zehar beste hainbat lagunek egiten duten bezala euskara eskoletan apuntatzeko?

Euskararekin mundu berri bat zabaldu zaiola adierazi dio Noelek EuskalKultura.eus-i; eta euskara modu berezi bat duela bere arbasoekin, orain dela mende bat baino gehiago Euskal Herritik Uruguaira aldatu ziren Pedro Aiscar eta Maria Luisa Eyerabide bere herenaitona-amonarekin hitz egiteko.  

Gazte uruguaitarra erabat aktibo dabil gaur egun Uruguaiko euskara klaseen esparruan. Batetik, Montevideoko Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetan hartzen ditu aurrez aurreko klaseak; bestetik HABEko online ikastaro batean dabil eta FIVUko ordezkaria da Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programan.

Aholku bat ere badauka Noelek Diasporan euskararekin oraindik animatu ez direnentzat: “Euskara logika ariketa hutsa da; eta ez daukat zalantza izpirik euskara ikasten ari garenok askoz hobeto zahartuko garela". adierazi digu sendo, irribarrea ezpainetan.


[EuskalKultura.eus-ek Noel Abella Aiscarri egindako elkarrizketa bideoa]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia