euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boisen uztailean egitekoa den Jaialdi 2020ko antolatzaileek, gauzatzearren lanean segitzen dutela adierazi dute

2020/03/27

Atxiki egin dira oraingoz Jaialdi 2020ren datak, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra Idahoko Boisen, AEBetan.
Atxiki egin dira oraingoz Jaialdi 2020ren datak, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra Idahoko Boisen, AEBetan.

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Jendea Estatu Batu barru eta kanpotik --bereziki EHtik-- kezkatuta ari zaie galdezka, kinka honetan Jaialdik aurrera egingo al duen, eta Boisen euskal festa erraldoi hau antolatzen ari direnek, horixe erantzun diete, jakitun direla munduan kezkagarri hedatzen ari den Covid-19 koronavirusa eragiten ari den egoeraz, baina eurak lanean jarraitzen dutela eta, oraingoz behintzat, ekitaldia antolatzen segituko dutela, hori bai egoeraren garapena oso hurbiletik segituz, eta besterik balego, berehala abisatuko luketela.

Euskal Herrian une honetan gertatzen ari den egoera ere aipatzen dute, bertako euren familiako eta lagunen osasunaren eta segurtasunaren alde eginez. Eskuak etengabe garbitzeko, taldeak ekiditeko eta segitu beharreko bestelako prebentzio neurriak jarraitzen segitzeko eskatzen dute "uztailean elkar ikusi arte" baikor batekin bukatzeko euren idazkia. Ikusi beharko, joerak nahikoa ilunak baitatoz.

-https://www.jaialdi.com
-https://www.facebook.com/Jaialdi2020
-https://twitter.com/jaialdi2020
-https://www.instagram.com/jaialdi_boise



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia