euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxetik, baita Diasporan ere: Lortu email soil batekin eLiburutegiko 20.000 liburu eta 15.000 filmeetarako sarbidea

2020/03/26

Liburuak, Pariseko Euskal Etxeko liburutegia
Liburuak, Pariseko Euskal Etxeko liburutegia

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Egun hauetan etxeratuta daudenentzat balio berezia izan dezake, baina oro har berri on erabilgarria dira irakurzale ororentzat Euskal Herriko zein Diasporako, Eusko Jaurlaritzak bere eLiburutegira sartzeko eta bertan dauden 20.000 liburu eta 15.000 filmeetarako sarbidea izateko ematen dituen erraztasunak. Bazkide egitea erraza da oso, eta Diasporako euskaldunen kasuan, aski da email bat bidaltzea norberaren izen-deiturak eta zein Euskal Etxeko bazkide zaren adieraziz..

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak baldintzak zinez erraztu ditu Koronabirusak ekarritako egoeraren karietara, eta EuskalKultura.eus-ek galdetuta, eLiburutegiko Patricia Acebes teknikariak propio baieztatu digu bazkide bihurtzeko, Diasporako euskaldunen kasuan ere, nahikoa delako email bat bidaltzea, honako orri hau bete eta atxikita, liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera.

Gogora dezagun ELiburutegia liburutegi digitalak bi formatutan eskaintzen dituela egun dituen liburuak: deskarga eta streaminga. Lehenengoak liburua gailu batean irakurtzeko aukera ematen du --PCa, ordenagailu eramangarria, tableta, smartphonea edo eBooka.-, beti ere deskargatu ondoren eta 21 egunez; bigarrenak, berriz, liburua deskargatu gabe irakurtzeko aukera ematen du, baina interneterako konexioa eskatzen du. Mailegua amaitzeko bost egun falta direnean, erabiltzaileak emaila jasoko hori gogoraraziz. Epea ahitzen denean, erabiltzaileak karatula digitala gorde dezake, irakurritako liburuen 'apalategi' propioa osatzeko.

Irakugai dauden libururuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude gehienbat, baina baita ere frantsesez, katalanez eta beste hizkuntza batzuetan.

Gogoratu, eLiburutegiko edukietara doako sarbidea lortzeko aski duzu email bat bidaltzea honako orri hau erantsita.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia