euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Krisiak kanpoan harrapatu euskaldunak: "Jaurlaritzarekin harremandu zirenen erdia euskadiratu da dagoeneko"

2020/03/26

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Hala erantzun zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak ETB1eko 'Egun on' saioan elkarrizketatu zutenean. Xifra horiek hobetu egin dira hain segur gaurko eta Covi-19k sortutako krisiak Euskaditik kanpo harrapatu eta euskadiratzen laguntzea eskatu duten lagunei dagozkie. Elorzaren esanetan, 275 euskal herritar jarri dira harremanetan Jaurlaritzarekin asmo horrekin.

Lan hori berez Estatuari dagokio, Madrilgo Ministerioari, baina Jaurlaritza aktibo ibili da euskal herritarrak laguntzen saiatzen, idazkari nagusiak adierazi zuenez. Hala gertatu da baita ere Euskal Etxe batzuren kasuan, hala nola Perun Limako Euskal Etxearekin.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu zuen bi egoera eman direla egunotan itzulera hauen kontra jokatu dutenak: batetik, hegaldi kopuruak nabarmen egin duela behera, kasu askotan ezabatu edo asko murriztu arte, eta ber denboran munduko hainbat herrialdek mugak itxi egin dituztela, sartzeko zein ateratzeko. Bigarren kasuan egon dira egunotan sare sozialetan eta hedabideetan oihartzun handia izan duten Peruko 28ak, guztiak --korononabirusa atxeman zioten 68 urteko emakume bat ezik-- "estatu-hegaldi" batean Limatik gaur ostegun goizean iritsi direnak.

-Xifra eta datu eguneratuak (313), Marian Elorzak berak emanak Deiak argitaratuak



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia