euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koronabirusa: Nafar Gobernuaren laguntzak atzerrian bizi diren nafarrentzat eta itzulera errazteko neurriak

2020/03/26

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo eta Pello Pellejero Mendozako Nafar Etxeko kideekin, artxiboko irudi batean
Nafarroako Gobernuko Ana Ollo eta Pello Pellejero Mendozako Nafar Etxeko kideekin, artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak laguntza deialdi bat abiaraziko du atzerrian bizi diren eta zailtasun ekonomikoak dituzten nafarrentzat, baldin eta Nafarroara behin betiko itzuli nahi badute edo COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz itzuli behar izan badute. Laguntza hauek atzeraeragina izango dute, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak atzo iragarri zuenez.

Kontaktua Nafarroako Gobernuarekin eta kanpoan dauden nafarrei zerbitzua emateko bere programekin harremanetan jartzeko, NEXT estrategiaren helbide elektronikora idatz daiteke (next@navarra.es), telefonoz +34 848 42 52 53 zenbakira deitu edo whatsapp-ez +34 699 312 587 zenbakia erabili.

Ollo kontseilariak azaldu zuenez, osasun-krisi globalaren testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak mugak ixteak eta azken egunetan hainbat herrialdek hartutako euste-neurriek kaltetutako nafarrak artatu ditu, eta Kanpo Arazoetako Ministerioarekin komunikatzeko bideak ezarri ditu, egoerak harrapatuta Honduras, Mexiko, Peru, Kolonbia, Argentina, Australia, Filipinak, Malasia eta beste zenbait herrialdetan, baita Kanariar Uharteetan ere zeuden herritarrei arreta bermatzek.

Azkenik, kontseilariak aipatu zituen Argentinako eta Txileko nafar etxeetako arduradunekin eta Espainiako estatuko nafar etxeekin izandako hartu-emanak eta eurengandik jasotako erantzun positiboa, exekutiboak ohar baten bidez azaldu duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

  • Zorionak
    Oskar eta Karol
    Brasil
    2020/04/04
  • Alboradak
    Juanmi
    Antzuola, Gipuzkoa
    2020/03/29
  • Aritz zarauztarra
    Miren Edurne
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/27
  • Lehenbailehen
    Marta Fernandez
    Mexiko Hiria, Mexiko
    2020/03/19
  • Pena
    Pedro Irigoien
    San Frantzisko, Kalifornia
    2020/03/13

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia