Buenos Aires, Argentina. Euskadiren Argentina eta Uruguaiko Ordezkaritza, administrazio-idazkari baten bila ari da. Buenos Airesko Hiran lan egiteko da, Euskadiren Argentinako eta Uruguaiko Ordezkaritzaren egoitzan. Izangaiek Argentinako nazionalitatea beharko dute izan edo Argentinan lan-kontratu mugagabea sinatzeko ahalak dituen pertsona izan, gutxienez bi urteko esperientziaz antzeko lanpostu batean. Lansaria $27.606.033 peso argentinar gordin izango dira urtean. Lana aurrez aurrekoa izango da, 2025eko azaroaren 1ean hasteko.
Soldata $ 27.606.033 peso argentinarrekoa izango da urtean, kontzeptu guztiak barne. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 24era artekoa izango da, egun hori ere barne. Ikus informazio, argibide eta xehetasun guztiak beherago, esteketan. Bestela, edozein argi emateko hautaketa prozesuari buruz, hautagaiek Maria Eugenia Caputo-rengana jo beharko dute, telefonoz 11 3182-6027 zenbakira deituz, edo emailez mariaeugenia@mprecursoshumanos.com.ar helbidera idatziz.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 24ra bitartekoa izango da, bi egunak barne.
- Deialdiko oinarri eta baldintzak (pdf)
- Eskabide orria