euskal diaspora eta kultura

2026/06/29
San Nicolaseko Euzkal Etxeak "Maestros de la Pintura. Cuatro pilares del Arte Vasco" aurrez aurreko ikastaroa gehitu berri dio bere kultur agendari. Maiatza eta ekaina bitartean egindako lau saiotan, euskal arte eszenan modernizazioa ekarri zuten lau margolariren lanak aztertu zituzten: Adolfo Guiard (1860-1916) eta Aurelio Arteta (1879-1940) bilbotarra, Ignacio Zuloaga (1870-1945) eibartarra eta Dario de ...
2026/06/29
La Platako Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariak plazaratu berria du bere 34. zenbakia eta bere azalerako Itziar Ituño aktoreak EEari egin zion bisitako bi irudi aukeratu dituzte, bisitak bertakoei utzi zien zapore ederraren adierazgarri. Argentinan negu betean direla, argitalpeneko editore diren María Fernanda Astigarraga eta Susana Aramburuk egunotan Diaspora eta bereziki Argentina ...
2026/06/26
Estatu Batuetan aurrera doa Kaliforniako Chinon, NABO Udaleku 2026, AEBko euskal etxe eta elkarteen federazioak urtero antolatzen duen 10-15 urte arteko haur eta gaztetxoentzako udalekua. Urtero euskal etxe diferente batek antolatzen du, eta bertako familiak arduratzen dira haur partaideei abegia ematen euren etxeetan, gero egunero Udalekua egiten den lekura eraman eta iluntzean handik ...
2026/06/26
Nafar Diasporari lotutako hiru albiste azken egunetan gertatutakoak bildu ditugu artikulu honetara. Lehena, Nafarroako Gobernuaren bisita joan den larunbatean Valentziara, bertako Euskal Etxeak —"València Centre Basconavarrés Laurak Bat Euskal Etxea" da bere izen ofizial luzea— bere 75. urteurrenaren ondoko urte honetan, Nafarroako eta Valentzia bertako autoritateak partaide izan ...
2026/06/25
[ekainaren 26an, ostirala, eguneratua: ezagutu da La Guairan Jon Sustacha Loygorri ingeniari bilbotarraren bila ari direla, desagertuta bere etxean zegoela]
2026/06/25
Gizateriak naturarekin duen harremana bezain zaharra, solstizio aldaketarekin bat doan erritua erabat bizirik mantentzen da gaur egun Europako eta Amerikako hainbat herritan. Aro baten amaiera eta berri baten hasiera markatzen ditu San Juan gauak eta horrekin batera, gauza txarrak atzean uzteko eta berriei ateak irekitzeko aukera ematen du. Halaxe bizitzen dute Diasporako hainbat euskal etxek eta ...
2026/06/24
Zinez alai eta bozkarioz daude San Frantziskoko Basque Cultural Center —edo euskaraz Gure Euskal Etxea deitzen duten— elkarteko lagunak, EEko jatetxeak bi sari lortu berri baititu aste honetan San Frantzisko Badialdean urtero jatetxe eta zerbitzu konpainiei banaten zaizkien SF Gate Best of the Bay Area awards-en 2026ko edizioan. Euskal elkartearen baitan funtzionatzen duen ...
2026/06/24
Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak —Madrilgo Euskal Orfeoia edo Madrilgo Euskal Abesbatza ere deitzen diote— bere udako kontzertua eskaini zuen joan den ostegunean, ekainaren 18an. Marta Pilar Hernando zuzendari eta Belén Castillo piano-jotzaile, "Sega festa" izeneko ikuskizunak “Euskal Herriko hainbat tokitan uda hastearekin batera iristen den sega-garaiari dagokio; lanaren ...
2026/06/23
Duela bi urte Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean bertan lehenengo atala aurkeztu ondoren, Andrea Braverman idazle argentinarra euskaltegi buenosairestarrera itzuli zen joan den ostiralean, "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) bere gazte-nobelaren bigarren zatia jendaurrean jartzera. Hasierako liburuan, Engracia birramona bilbotarraren egunkari ezkutuari esker Sol gazteak ...
2026/06/23
"Kubako doinuak Euskal Herrian" du izena egun hauetan Danieuris y Daniellis Moya Avila musikari kubatarrak Euskal Herriko hainbat plaza eta terrazatan eskaintzen ari diren kontzertu-birak. D'Capricho bikoteak euskaraz kantatzen ditu bere aireak eta joan den ostiralean ekin zion Zumaian 2026ko udako Euskal Herriko birari, herriko Inpernupe elkarteak gonbidaturik, elkartearen 40. urteurrenaren ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus