euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alemania: euskal aireak Koblenz-ko ‘Rhine in Flames’ jaian, Txengel Etxea EEak 'Euskulinarik' iragarri du, irailaren 19an

2026/09/08

Txengel Etxeko Ensanblea -Thomas Walde, Anja Grünewald eta David Lopez Lareki- 2026ko ‘Rhine in Flames’ (Rhin sutan) jaialdian Munduko euskal etxeen tokiko lanari esker, agertoki berrietara iristen da euskal musika. Izan ere, musikaren eta euskal instrumentu tradizionalen alorrean gogoz ari da lanean Alemanian, iaz Koblenz-en sortutako Txengel Etxea, bazkide eta zuzendari dituen musikarien eskutik. Uda honetan, bertako Euskal Ensanbleak eskualdeko ekitaldi nagusietako bat den ‘Rhine in Flames’ (Rhin sutan) ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

"Belgranok Euskal Herria Ospagai"ren bigarren edizioak euskal kulturaren inguruan bildu zituen berriz ere herritarrak

2026/09/08

Gure Etxeko lehendakari Barbara Pérez Arrua San Nicolasko Errekatarrak abesbatzarekin, Arrecifeseko Danborrada, Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko dantzariak eta "Belgranok Euskal Herria ospagai" jaialdiaren bigarren edizioaz gozatu zuen publikoa Egun fresko baina eguzkitsuan, General Belgranoko "Gure Etxea" Euskal Etxeak "Belgranok Euskal Herria Ospagai" jaialdiaren bigarren edizioa ospatu zuen. Udal Kultura, Kirol eta Hezkuntza Sailaren babesaz eta Buenos Aires probintziako zenbait euskal etxe zeregin horretara bilduta, jaia abuztuaren 22an gauzatu zen. Egitarau zabalak dantzak, musika, Donostiar Danborrada, artisau zein ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Diaspora Eguneko ekitaldi instituzionala asteartean Donibane Lohizunen eta hitzorduak mundu osoan barrena

2026/09/07

Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko ‘Betirako’ dantza taldea, Arratiako Euskal Diasporaren Astean (argazkia Begitu) Mundura ateratzea euskaldunen ezaugarri izan da euren historian zehar, gehienetan begirada etxera itzultzean jarrita, baina hori ez da beti posible izan eta herrimna lagun bizi izan dira abegia eman dien herrialdeetan. Herrimin hori arintzeko eta kanpoan sortutako belaunaldi berriri arbasoen kultura. ohitura, hizkuntza eta moldeak transmititzeko sortu ziren euskal etxeak, loturak atxiki eta haziak lurralde berrian ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

1900-1939 epean emakumeen rola Espainiako gune publikoan gai duten lanak bildu nahi dituzte, euskal kasua barne

2026/09/05

Argentinako UCAko Espainiako Historia Institutuaren aldizkariaren azala Leyre Arrieta Alberdi (Deustuko Unibertsitatea) eta María Eugenia Cruset (Quilmesko Unibertsitate Nazionala/Txileko Gabriela Mistral Unibertsitatea) irakasleak "Del hogar a la calle". Sufragismo, identidad nacional y militancia política en España (1900-1939)" ('Etxetik kalera”. Sufragismoa, identitate nazionala eta militantzia politikoa (1900-1939)) izeneko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Diasporaren Eguna 2026: Argentinako deialdiak, Chacabucoko asteburuko hitzordu indarbiltzailea abiapuntu

2026/09/04

2025eko Euskal Diasporaren Eguna Arrecifesen ospatu zen, Buenos Aires eskualdeko lau euskal etxe bildu zituen topaketa handi batekin Egutegiak irailaren 8a ezartzen badu ere Euskal Diasporaren Egun ofizial gisa, Argentinako euskal etxeek asteburu honetan bertan ekingo diete ospakizunei. Lehen hitzordu nagusia Chacabukon izango da: bertako Guillermo Larregui euskal etxeak indarrak batuko ditu Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat, Pergaminoko Lagun Onak eta San Nicolaseko Euzkal Etxearekin. Aurreko urteetan finkatutako dinamikari segituz, eta bertako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia